arrasateko bira

Gaur bertatik bertara, Monterronetik hasi eta herriko bira egitera abiatu gara. Lagunarteko atsegina, eguraldia ere, gozagarria. Erreka bazterreko kala horien jatorria Uribe baserriko baratza izango da, seguru, lora ederrak izaten ohi ziren bertakoak eta, dio gure lagun Marijek. Egia esan,…

sasoibide+: besaide

Besaide edo Betsaide mendi txikia da, itsas mailatik 564 metrora. Oso leku berezia da, Euskal Herriko hiru probintziek puntu horretan bat egiten dutelako, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak hain zuzen ere. Guk, gure hiru lagunei esker, Udala auzoraino autoz igo gara, handik…

elorregi-san prudentzio

Gaur San Prudentzio egunez (apirilak 28), sarri errepikatzen den eguraldiaz, euripean abiatu gara; apirilean ez da harritzekoa, beraz, aterkiak hartu eta santuaren izeneko elizarantz abiatu gara, Bergarako Elorregi auzora, hain zuzen ere. Antzina ere Elorregi izenaz ezagutzen zen. Garai hartan…

sasoibide+: murugainetik izurietara

Arratsalde iluna, euritan hastear… Abia gaitezen ba! Olandixotik gora, bidean ur putzuak, lokatz apur bat… tartean zizare galanta. Zaparrada etengabea; giro ilun horretan ikusgarriagoa da udaberriaren agertzea: berde tonu ezberdinak, argiak, ilunak, biziak; gerezi eta pikondoen fruituak azaltzen… Izurietara heltzear,…

lehen laguntzak, tailerra

Arizmendi Ikastolako Erizaintzako ikasleek antolatutako Lehen Laguntzak tailerrean parte hartzeko aukera gaurkoan. Askotariko gaiak landu ditugu: Ergonomia eta Traumatismoak batetik, Zauriak eta Erredurak bestetik, eta azkenik, RCP, OVACE eta Konbultsioak. Atal bakoitzeko ezagutza teorikoaz gain, praktika gidatuak egiteko aukera ere…

sasoibide+: bergara

Bergarako hiru lagun taldean, eta gaur zuen herria ezagutzera. Goazen ba Bergarara!! Gure lagunei esker, Bergara hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, zenbat historia eta edertasuna kale artean! Berriz ere bueltatuko gara honetaz guztiaz gozatzeko eta… txoko berriak aurkitzeko. Bejondeizuela Mila,…

sasoibide+: kurtzetxiki inguruan

Kurtzetxikirantz abiatu, eta mendi aldera, eskumarantz ikurriña ikusi dugu. Kuriositatea sortu zaigu, Idoiak hango bidea erakutsiko digula esan eta horrela, gaurko helmuga aldatu egin dugu, toki ezezaguna baitugu. Haritza baserritik gora, bide zabalean aurrera. Sanjose loreak banaka, iratze arrak indartsu,…