aretxabaleta

Kaixo, urte berri on! Lagun talde ederra gaurkoan; ongi etorri lagun berriei, orain, hoztu aurretik beroketa lanak egin eta abia gaitezen!

Bidea ezaguna, eta dagoen freskurari aurre egiteko pausu biziaz santutxora heldu, eta eguzki epeltasunean datorren asteko irteerarako (Elorrio) oharrak entzun ditugu.

Aretxabaletako goiko auzotik erdigunera, eskaileretatik; obrek gure ibilbidea aldatzera behartu baina erraz topatu dugu bidea. Orain jada, bueltakoa, eguzkitan eta epelago, gustura egin dugu.

Eta bukatzeko, abaroan salda katilua eskutan, kontu kontari atsegina, pasatako egunen kontuak eta hurrengo asteetarako planak; aspertzeko aukerarik ez!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *