sasoibide+: oñatiko santa luzia ermita

Oñatira gaurkoan, bertako ibilbideak ezagutzera. Eguraldia ezin hobea arratsalde pasa egiteko.

San Martin ermita aurrez aurre; gure lagun Elik, gaur ere fin-fin, informazio idatziaz gain, bere gaztetako bizipenak ere kontatu dizkigu; oñatiarra izanik, inguruak ederki asko ezagutzen baititu.

Asentzio ermitarako bidea hartu, muino baten eraikia, toki polita. Hau ere itxita, beraz bere historia entzun, inguruko panoramaz gozatu eta Santa Luziarantz.

Udalatxen perfila ikusgarria!

Aloña, Aitzgorri… oraindik zurituta, gaueko tenperatura hotzen testigu.

Egun, ohikoa da elizak, eta bereziki, ermitak itxita aurkitzea. Santa Luzian, alboko etxeko atea jo eta gustuz zabalduko digula esan digu Bixentek. Ala, zabalduz gain zenbait argibide ere eskaini dizkigu. Eskertzekoa lagun, guretzat oparia izan da!

Ermitako parkean, mahai baten inguruan bildu gara, eta motxiletatik sorpresak atera dira: mokadu goxoak, hainbat mozorro, karnabaletako musika, eta horiekin batera, umorea nagusi.

Eguzkia behera eta kremailerak gora. Badugu etxealdera joateko garaia. Ze inguru ederra ezagutu dugun, bide erraza, ikusmira zabala… berriz ere bueltatuko garela, ziur!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Murgia_(O%C3%B1ati)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *