santagedatx (agingain) 416m.

Goiz hotz honetan, Gesalibarrera autobusez eta hor, elizaren ondotik aldapan gora.

Bidean, Enusketa baserriraino, marka zuri eta gorriak (GR) izango ditugu gidari. Garaian ohikoa, bidea orbelaz babestua, belardiak antzigarraz zuri… ahuntzek hotzik ez!

Begiak argi dituenarentzat sorpresa, helduko den udaberriaren keinua: ara, ikusi! Zer arbola ote? Gerezia, agian?

Santagedatx tontorraren atarian, hiru pago eder, datorrenarentzat babes leku eta argazkiak ateratzeko aitzaki polita!

Santaagedatx (416 m): kareharrizko tontor zorrotza, Gesalibar gainean altxatzen dena, begia duena harkaitzean zulatuta. Handik ikusten da Udalatxen hegoaldeko hegala. Tontorrera iristeko, Erenuzketa baserrien aurretik pasatuta langa igaro eta aurrera joan pistatik 400 bat metro; gero, ezkerrera 150 metrora tontorra dago. (arrasate.eus)

Hor aurrean, Mariren ispilua deritzotena; harkaitzean zulo bitxia. Bertara hurbildu eta Udalaitz mendia aurrean, zulotik beste aldera aldiz, Murugain. Elik eskaini digun informazioan, guretzat datu berria: mendi tontor horren izena Agingain omen da, Arrasate.eus-en aldiz, Santaagedatx deritzo. Eskerrik asko lagun, gaur ere etxera zerbait ikasita!

Ikusmira ederra, mendi dotoreak, Aramaioko auzoak identifikatzen saiatu… Etxerako buelta pausu bizian, dagoen tenperaturari aurre egiteko lagungarri. Herri gunera hurbiltzean, MU unibertsitateko eraikin berria, urbanizazioa… erritmo onean, aurrera; hurrengo ikasturterako, seguru asko, erabilgarri! Arrasate mendebalderantz zabaltzen ari dela ageri-agerian.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.arrasate.eus/eu/web/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/herrigunea-garagartza-gesalibar/fitxa-teknikoa-herrigunea-garagartza-gesalibar

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2022/02/24/sasoibide-santagedatx-416-m/

Jarraian, Eli Alzolak eskainitako informazioa.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *