negu giroan, san prudentziorantz

Jantzi egokiak eta aterkia hartuta, goaz paseoan. Euria egin arren, atzoko elurrak oraindik hor dirau, paisaia edertuz.

Deba ertzetik, adi joanez gero, badago zer ikusi: elurra urtzerakoan hartzen dituen forma bitxiak, piku arbolan kimu berriak mugitzen hasita…

Pausu biziaz ibiltzea, hotzarengandik babesteko modu egokiena; horrezaz gain, lagunekin kontu kontari joatea, atsegina!

Trenbide zaharreko tunelak, errekaren ur lasterrak… aterkia itxi, aterkia zabaldu, konturatu orduko salda hartzeko garaia!

Gustura asko epelean eseri eta guretzako prestatutako salda osasungarria eskertu dugu. Negua heldu zaigu baina, neurria hartuko diogu eta gure ibilaldiekin jarraituko, gogoz eta ilusioz. Ala bedi!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *