sasoibide+: arientza aldera

Autobusean, Aretxabaletara, Portasolera, eta handik, Mendiolako bidetik, Bolinaga zeharkatu dugu. Lolik bertako errota ikusten egon ginela gogoratu du, memori oso ona du gure lagunak, alajaina. 2021eko maiatzean izan ginen bertan; gaurko eguraldia, ordukoarekin alderatuta, muturrekoa da. Giro iluna eta hotza gaurkoa, eta Kurtzebarri zurituta!

Kurtzebarri negu soinekoa jantzita dago, dotore, eta dirudienez, han goian elurra dario.

Arientzako bidean, ezkerrerantz egin dugu S. Bizente ermitara (1556) igotzeko. Gaurkoan ere kanpotik ikusi, eraikina inguratu, paisaiaz gozatu, mendiak identifikatu eta aurrera, Arientzara. Arientzako Natibitate elizaren ondoan, itsatsirik, abadetxea dago. Baserri-ermita horrek erdi aroko aztarnak ditu. Kanpaiak XVI eta XVII.ekoak dira. Hirugarren kanpaia San Bizente elizan daukagu. 1664koa dela jartzen du… (kanpai-joleak bloga) (sasoibide bloga https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2021/05/06/sasoibide-bolinaga/)

Giroa trakesten, hoztu eta euria, eta txokolate bero bat hartzeko ideia bikaina iruditu zaigu, beraz aldapan behera egin dugu. Bidean bizkorrago baina naturak eskainitako bitxikeriei erreparatuta, noski!

Urtarrilako giro naturala omen, negua; eskerrak lagunartean egindako irteera horri, etxe aldera irribartsu. Bejondeigula lagunak!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *