sasoibide+: apotzaga-etxebarri

San Blas eguna laster, eta gu Aretxabaletara autobusez Apotzaga-Etxebarri auzora igotzeko.

Ikusgarria Aloña mendiaren ikuspegia!

Apotzaga-Etxebarrira, aspaldiko ohiturari jarraituz, aretxabaletarrak San Blas egunean elikagaiak bedeinkatzera joaten dira. San Blas eguna ospatzen da bertan otsailaren 3an. Salluente baseliza itxita gaur, barrutik ikusteko ostiralean etorri beharko, alajaina.

Gertu dagoen Apotzagara hurbildu gara, Eskoriatzako auzoa. Han, sarreran, beste ermita bat, txikia eta dotore berriztua. San Bernabe titularra, baina limosna ontzian beste santuak ere azaltzen dira, San Roke eta San Trokaz. Beraz, ekonomian akordioren bat badutela dirudi!

Neguko baratzean igarri igarrian azken asteetako hotza eta izotza. Zarban ondoko landare eder hori, zer ote da? Itxura bikaina du!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.aretxabaleta.eus/eu/aretxabaleta-1/auzoak?set_language=eu

https://eu.wikipedia.org/wiki/Apotzaga-Etxebarri

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *