Etiketaren artxiboa: kirolak

Bi kilometroa

Helburuak

Nire lehenengo maratoia izateko bat garbia: amaitu eta ahal dudan gehien
gozatu maite dudan kirol bat eginez. Agian sufritu egingo, agian gaizki
pasatuko dut, agian momentu bat iritsiko da ez dudana jakingo non egongo naizen
baina helburu nagusia Donostiako maratoia amaitzea izango da eta etortzen den
edozer gauza ongietorria izango da.

Bat kilometroa

Zergatik egin
maratoi bat?

Bi arrazoi
nagusiengatik nahi dut gauzatu nire bizitzako lehen maratoia: geldi ez
gelditzeko neguan duatloi eta triatloi denboraldia hasi arte (martxoan hasten
dira lehiaketak eta aurten prestaketa otsaila hasieran ekingo diot) eta
motibazio maila altu mantentzeko, iaz neguan ere lasterketa ugaritan parte
hartu nuen baina helburuak desberdinak izan ziren (Behobia-Donostia gauzatzea
eta Gasteizeko maratoi erdian abenduan ordu eta erditik jaistea). Aurten berriz
helburuen artean aurrerapauso bat eman dut eta hori nire ustez motibazio maila
altu mantentzea lagunduko dit entrenatzera joateko egiten duen eguraldia egiten
duela.

Eta etorkizunari
begira azken arrazoi bat aipatu beharra daukat. Finisher bat izan nahi baldin
badut (ironman bat bukatzea, 3.800 metro igerian, 180 km. bizikletan eta
maratoi bat korrika) gustatuko litzaidake jakitea zer den azkeneko distantzia
hori. Badakit bi maratoi mota desberdin direla, bata ezer egin gabe hasten
duzulako eta bestean jada 5-6 ordu inguruko esfortzua daramazulako.

Zero kilometroa

Gaur hasi eta
azaroaren 30era arte egunero idatziko dut euskal blogosferako txoko honetan
Donostiako maratoiaren prestaketari buruzko kontakizunen berri emateko. Nire
sentsazioei, pentsamenduei eta abarrei buruz jakingo duzue gaurtik aurrera. 45
komentario izango dira, bat kilometroko, maratoi erdia, irteera (oraingoa hau)
eta helmuga.

Zergatik? Orain
dela bi urte komunitate honetan bertan Ameztik berdina egin zuen eta berari
omenaldi txiki bat egin nahi diot. Eta baita hasierako helburuari jarraituz
blog hau sortu nuenean, gauzak kontatzeko beharra ikusten dut eta biziko dudan
esperientzia zabaldu nahi dut ahalik eta mundu gehienari.

Gustuko ditudan telebistako pertsonaiak (II)

Xabier
Usabiaga

Oraingo honetan aurkezle euskaldun bat
aipatuko dut jendeak ez esateko soilik telebistako pertsonai erdaldunak gustuko
ditudala soilik. Euskaldun pertsonaien artean Xabier Usabiaga daukat gogokoenen.

Bikai bat merezi duen profesional bat dugu
Xabier. Batez ere euskadi irratian entzuten dudanean daukat gustokoen.
Txirrindularitza proba garrantzitsuenetan aritzen da esatari bezala.

Bere dokumentazio lana altxor bat da
belarrientzako. Gaur egungo datuak eta berriak datu historikoekin maisutasun
handiz tartekatzen ditu. Lasterketa irakurtzen ondoen dakien kazetarietako bat
da. Hala ere agian txirrindulari ohiek eta aldi berean esatariak direnek
ikusten dute beste batzuek ez duguna ikusten ta horrek beste irakurketa bat
ematen die lasterketarena. Aitak esaten dit Joseba Beloki gasteiztarra oso ona
dela aspektu horretan. Nik noizean behin entzun izan diot eta egia esateko ez
du lan txarra egiten bere iritzia ematerakoan.

Xabier Usabiagarekin jarraituz eta amaitzeko
gehitu behar dut Berria egunkarian irakurri izan dudala noizean behin eta esan
beharra dago komunikabide idatzian esatarian bezalako maila ematen duela.

Motibatzeko teknikak (III):animoak aupatzeko gai den musika

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Bi aste noa serioski entrenatzen azaroaren
bukaeran edukiko dudan erronkarako begira. Donostiako Maratoia, 42 kilometro
luze, hiru ordutik gorako esfortzua… Lasterketan noanean edo entrenamendu
luzeetan ez zait ipod-a edo mp3a entzuten joatea gustatzen. Horrelakoetan
nahiago dut nire pausua entzun eta nire barrenean dagoena buruan jira eta bira
ibili, eta noski lagun batekin baldin banoa berba egitea asko gustatzen zait,
hori ondo noanean, txarto banoa ez dudalako berbarik egiten (barreak).

Baina etxetik irten baino lehenago askotan
musika entzuten dut gorputza animatzeko eta motibatzeko. Eta animoak baxu
daudenean ere kantu zehatz batzuk jartzen ditut bizipoza ematen didatenak. Horra
ba lista labur bat:

  • Eye of the tiger eta Gonna fly now. Rocky
    pelikuletako kantu nagusiak, hauek entzuten bat ez bada motibatzen ez da
    ezerekin motibatuko.
  • One world, one dream. Olinpiar jokoetako kantua.
  • Viva la vida. Coldplay taldeak egindako kantua eta TVE erabili zuena bideo
    ikusgarriak prestatzeko Conexión en Pekin saioan.
  • All these things that I´ve
    done
    . The Killers taldea. Nike erabilitako kanta
    bere azkenengo iragarkietako batean.

**BTR**

Ez daude bakarrik

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Igandeetan Publico erosten dut (alde batetik
egunkaririk merkeena delako eta beste alde batetik plus bat ekartze duelako
ezer gehiago ordaindu gabe). Eta ez zitzaidan kontra portada gustatu. Egunkari
honetako kontra-portadak beti du zerikusia kirolarekin, azken zatia kirolarena
delako eta ez telebistarena ohikoa den bezala.

 

Bertan txirrindulari proba baten argazki bat
agertzen zen eta titularrak zioen errepide bazterrak hutsik zeudela eta
ondorioz doping kasu berriek zalegoak atzera bota zituela. Goazen analizatzera errepide
bazterrak hutsik daude ala ez. Nire ustez Ez!!!

 

Esan beharra dago probaren argazkia Madrileko
itzulikoa zela. Normala den bezala goi mailako txapelketa bat egoten denean eta
aldi berean maila apalagoko proba bat, ikusle gehienak goi mailako txapelketa
ikusiko dute. Berdina gertatzen da kirol guztietan. Nora joaten dira futbol
zaletu gehiago, Anoetara edo Azkoagainera? Buesa Arenara edo Lizarrako
kiroldegira?

 

Gero baita esan etapa batek normalean ehun
kilometrotik gora duela eta zaila dela ibilbide osoan jendea egotea. Gainera
askotan arazoak izaten dira bakarrik leku baten ikus daitezkeelako
txirrindulariak eta ez da berdina ikustea txirrindulari bat 15 kilometro orduko
pasatze ikustea 80 kilometro orduko ikustea baino. Baita esan Tourrak argi utzi
duela txapelketa bat baino gehiago dela, eta Riccoren EPOaren positiboaren
egunean jendea ez zela atzera bota eta lasterketa jai handi bat bezala
ongietorria eman zitzaion. Tourrak hori dauka, pasatzen den herritik pasatzen delarik,
jai bat bezala hartzen da eta tokian tokiko herriek jai egun bezala
aldarrikatzen dute Tourra. Bestela batek baino gehiagok joateko Alpe d´Huez-en
bezperan eski estaziora eta ikusiko du zelako jai giroa dagoen.

 

Baina jai giroak ez du sortzen bakarrik
Tourrak. Belgika inguruan udaberriko klasikoak ere giro berezia sortzen dute
eta milaka eta milaka zaletu errepide bazterretara hurbiltzen dira. Euskal
Herrian (adi) Euskal Herriko itzuliak milaka eta milaka jende mugiarazten ditu.
Ikastolan gogoratzen naiz Oñatitik igarotzen zenean lasterketa profesional bat
(bai Euskal Herriko itzulia baita Euskal Bizikleta) minutuz batzuk jai genuen
txirrindulariak igarotzen ikusteko.

 

Beraz arrazoi sendo hauen ondorioz esan
dezakegu txirrindulariak inoiz ez direla bakarrik arituko errepidean.

 

**BTR**

Motibatzeko teknikak (II)

2007ko udan triatloiari buruzko aldizkari bat
iritsi zitzaidan nire eskuetara. Hilabete berdinean Runners aldizkarian talde
bitxi bati buruz hitz egiten zuten triatloiko aldizkarian agertzen zena baita
ere.

Dick eta Rick dira talde horretako partaideak.
Dick aita da eta Rick semea, Massachussets-ekoak (Ameriketako Estatu Batuak).
Rick gaixotasun batekin jaio zen jaiotzean denbora laur batez oxigenorik ez
zitzaiolako heldu burmuinera. Bizitza guztirako aulki batean itsatsita geratu
zen jaio berritan.

1972an (Munich-eko olinpiadak, Mark Spitz
protagonista bezala bere urrezko zazpi dominekin) Tufts-eko unibertsitateko zientzialari
talde batek ordenagailu bat garatu zuen Rick-ek idazteko gaitasuna ematen
ziona. Idatzi zuen lehenengo gauza Go Bruins! Izan zen (izotz hockeyko Boston
Bruins taldeak orduan NHLko Stanley kopako finala ari ziren jokatzen). Ricki
irola gustatzen zitzaiola argi geratu zen.

Orduan bere aitak 5 miliako lasterketa batera
eraman zuen semea. Egun hartan Rick ez zen sentitu gutxitu fisiko bat bezala.
Lau urte geroago biak batera maratoiak eta laburragoak ziren distantzietako
hamaika lasterketetan parte hartu ondoren triatloi bat egitea bururatu
zitzaien. Guztia batera egin zuten. Igerian aitak lotura berezi bati esker
semera eramaten zuen txalupa batean, bizikletan eserleku berezi bat zuen
aurrean eta korrika egiterakoan Dick-ek Rick-i bultza egiten zion. Ironman bat
egitea pentsatu zuten (3800
metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta bukatzeko
maratoi bat korrika, 42,195 kilometro). Gaurdaino sei bat daramatzate eginda.

Gogoak falta zaizkidanean entrenatzera
joateko, familia honen istorioa irakurri eta ikusten dut motibatzeko eta gogoak
altxatzeko.

Bideo ikusgarria youtuben

PSPrako bideoa

Informazio gehiago: www.teamhoyt.com

**BTR**

Motibatzeko teknikak (I)

Pertsona asko moralez baxu dabiltzanean bizi
gogoa eta motibatzeko teknika batzuez lagundu behar izaten dira morala
igotzeko. Pertsonaren arabera teknika aldatu egin daiteke.

Adibidez Juan Carlos Higuero atleta
espainiarrak proba bat gauzatu aurretik El guerrouj atleta ohiaren bideoak
ikusten ditu. Edo Jorge Lorenzoren kasua moto lasterketa bati aurre egin baino lehen
Rockyren pelikulak ikusten dituela.

Nik inspirazioa eta motibazioa bilatzeko azken
bi urte hauetan Gasteizen izan dudan armairuari begirada bat jotzen nion.
Bertan oroigarri batzuk itsatsita nituen oroitzapen onak ekartzen zizkidatenak:
dortsalak, irudiak, argazkiak…

Irailera arte armairu gabe geratu naiz, datorren ikasturtean pisuz aldatzen
naizelako. Espero dut datorren irailetik aurrera armairu berri bat izatea non
nire oroitzapen onak itsatsi eta denborak aurrera egin ahala leku hori
inspiraziorako beste toki bat bilakatzen den.