Etiketa honen artxiboa: argazkilaritza

Hotza baino gehiago


Bihar ziurrenik Diario de
Noticias de Alava edo El Correo, Arabako edizioa, hartzen baduzue eta
kirolen atarian Gasteizko Maratoi Erdiko kronika irakurtzen hasten
bazarete ziurrenik irabazleen izenak eta denborak aipatuko dute eta
egin duen hotza azpimarratuko dute. Baina Gasteizeko Maratoia hori
baino askoz gehiago da. Zaila da azaltzea zer den abenduko igande
hotz bateko ia 3000 korrikalariz osatutako lasterketa bat, baina
saiakera txiki bat egitera noa.

Ia 3000 korrikalariz
osatutako lasterketa bat komunikabideentzako muturreko tenperatura
batzuetan burututako ekintza bat izan daiteke, baina bere barrenean
hamaika istorioren sorleku da. Istorio bat izan daiteke pertsona
batek azken lau hilabeteetan burutik ezin kendurik egon dela egun
honekin bere marka onena gauzatuko duelakoan eta aste batean bere
itxaropen guztiak bertan behera gelditzea gaixorik egon delako eta
baldintzak ez direlako izan egokienak korrika egiteko. Edo izan
daiteke pertsona batek ezin korrika egitea eta lagunei animatu behar
izatea errepide aldamenetik. Edo…

Hamaika istorio aurki
daitezke ia 3000 pertsonako pelotoian. Antolatzaileena ere liburu
batean idaztekoa izan daiteke. Urte guztian prestatzen egon
abenduaren 20an guztia bikain irteteko eta izozteen ondorioz hamaika
buruhauste pairatu behar. Baina urte pila dira dagoeneko eta
hartutako premiazko neurriak ondorio positiboak izan ditu
lasterketan.

Istorio pertsonala zein den?
Aurten zoritxarrez edo zorionez errepide aldamenean egon behar izan
naiz. Argazki ederrak atera ditut, eta ez hain ederrak. Maratoi
Erdian beste era batera parte hartzeko aukera izan dut eta izango
dut. Bezperan parte hartuko zuten lagunekin igaro nuen arratsaldea.
Gaur goizean korrikalariei animatzen aritu naiz erabiltzen duten
ibilbidea oso ona delako ikusleentzat eta hurrengo egunetan atera
ditudan uneen artean hiruzpalau aukeratuko ditut antolatzaileek sortu
duten Gasteizko Maratoi Erdiko argazkilaritza lehiaketan parte
hartzeko.

Oso ondo igaro dut aste
bukaera hau Siberia Gasteiz inguruan eta pozik nago lortutako
emaitzez. Datorren urtean ere lasterketa honetara hurbilduko naiz, ez
dakit parte hartzaile bezala edo ikusle bezala, baina argi daukat
abenduko aste bukaera batean Gasteizen egongo naizela maratoi
erdiaren inguruan.

Hogeita hamalau kilometroa

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Argazkilaritza

Argazkiak ateratzea gustatzen zaizkit. Orain
dela pare bat urte Canon EOS 400D kamara bat eskuratu nuen eta harrezkero
argazkiak ateratzea nire bizitzako zati bat bilakatu da.

Azkenaldi honetan ez diot nahi adina denbora eman
ahal izan, agenda beteta daukadalako goitik behera. Baina larunbat honetan
gozatu egingo dut argazkilaritzarekin Azkoitiara noalako bertako herri
lasterketa ikustera eta horrela aprobetxatu egingo dut nire afizioa garatzeko
eta irudi batzuk hartzeko.