Abuztuko liburu erosketa

La historia del ciclismo en 80 días – Libros de Ruta – Portada

Berriro bueltatu naiz Libros de Rurta argitaletxeko pasiloetara. Abuztua ez da izaten nobedadez betetako hilabetea liburuei dagokienez. Egun berezia izaten dira askok oporretan aurkitzen dugulako gure burua eta ziurrenik udarako irakurketa aurretik aukeratutak izaten ditugulako. Baina aipatutako argitaletxeak 2017 urte honetan dagoeneko 3 publikazio aurrera eraman ditu eta azkena hil honen 16an jarri dute salgai.

Kasu honetan La historia del ciclismo en 80 días argitaratu dute. Irudi edo marrazki ezberdinak erabiliz, 80 istorio txiki baina handi aldi berean kontatzen ditu liburuak. Nire ahultasunetako bat hori da: gauza handiak kontatzen dituzten txikitasunak. Ziurrenik horregatik hainbeste gogo atzo arratsaldez erosketa hori egiteko.

Aipatu behar laguntza izan nuela erosketa bultzatzeko orduan beraien webgunean liburuaren orri batzuk eskuragai izatea (orri horiek ikusgai hemen). Uste dut aspektu horretan lehen egunetik apostu sendoa egin zutela Libros de Ruta-koek teknologiari esker saiatu txirrindularitza zaleei (eta literatura zaleei ere) eskaintzen beraien nahiak ahalik eta errazen asebetetzeko.

Ziurrenik aste honetako amaieran iritsiko zait eskaria (nik edo transportistak azken milian deitutakoan huts egiten ez badugu). Iritsitakoan, blog honetan emango dizuet lehenengo inpresioak aprobetxatu dudalako baita ere Espainiako Vuelta ospatzen den testuingurua baliatuta Simon Ruforen La Vuelta a España kronika liburua orgatxora gehitzea.

Aurrerago izango duzue beraz eskari horren unboxing-a eta bitartean jarrai dezagun literaturaz disfrutatzen.

Libros de Ruta – Azken publikazioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude