Etiketa honen artxiboa: olinpiadak

Olinpiadak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Abuztuaren 6an hasi ziren 2008ko Beijingo
olinpiadak. Hala ere irekitze zeremonia 8an izan zen 20:08tan. Hemen 14:08.

Kirola praktikatzen duen pertsona izanik eta
kirola ikustea gustatzen zaidanez, lau urtean behin ospatzen den nazioarteko
festa hau ikusten gozatu egiten dut. Gainera aurten berritasun bezala etxean
Lur Digital Telebista daukat eta Teledeporten 24 orduz Txinan gertatzen dena
ematen dute, goizean zuzenean eta arratsaldean errepikapenak.

Beraz gonbitea luzatzen dizuet kirola gustuko
baldin baduzue ez galtzeko bi aste magiko hauek. Esaten dute olinpiar joko
batzuetan parte hartzea imajina ezina dela bertan egon arte, ba nire ustez
olinpiar joko batzuk telebista bidez bizitzea ere zaila da deskribatzen
hainbeste gauza direlako batera: abandonatuta dauden kirolak inportantzia
hartzen dute, zure kirolari gustukoenak famatu egiten dira mundu guztian eta
gauza handiak lortu ditzakete egun gutxitan…

Gozatu olinpiadekin.

Motibatzeko teknikak (II)

2007ko udan triatloiari buruzko aldizkari bat
iritsi zitzaidan nire eskuetara. Hilabete berdinean Runners aldizkarian talde
bitxi bati buruz hitz egiten zuten triatloiko aldizkarian agertzen zena baita
ere.

Dick eta Rick dira talde horretako partaideak.
Dick aita da eta Rick semea, Massachussets-ekoak (Ameriketako Estatu Batuak).
Rick gaixotasun batekin jaio zen jaiotzean denbora laur batez oxigenorik ez
zitzaiolako heldu burmuinera. Bizitza guztirako aulki batean itsatsita geratu
zen jaio berritan.

1972an (Munich-eko olinpiadak, Mark Spitz
protagonista bezala bere urrezko zazpi dominekin) Tufts-eko unibertsitateko zientzialari
talde batek ordenagailu bat garatu zuen Rick-ek idazteko gaitasuna ematen
ziona. Idatzi zuen lehenengo gauza Go Bruins! Izan zen (izotz hockeyko Boston
Bruins taldeak orduan NHLko Stanley kopako finala ari ziren jokatzen). Ricki
irola gustatzen zitzaiola argi geratu zen.

Orduan bere aitak 5 miliako lasterketa batera
eraman zuen semea. Egun hartan Rick ez zen sentitu gutxitu fisiko bat bezala.
Lau urte geroago biak batera maratoiak eta laburragoak ziren distantzietako
hamaika lasterketetan parte hartu ondoren triatloi bat egitea bururatu
zitzaien. Guztia batera egin zuten. Igerian aitak lotura berezi bati esker
semera eramaten zuen txalupa batean, bizikletan eserleku berezi bat zuen
aurrean eta korrika egiterakoan Dick-ek Rick-i bultza egiten zion. Ironman bat
egitea pentsatu zuten (3800
metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta bukatzeko
maratoi bat korrika, 42,195 kilometro). Gaurdaino sei bat daramatzate eginda.

Gogoak falta zaizkidanean entrenatzera
joateko, familia honen istorioa irakurri eta ikusten dut motibatzeko eta gogoak
altxatzeko.

Bideo ikusgarria youtuben

PSPrako bideoa

Informazio gehiago: www.teamhoyt.com

**BTR**