Hileko artxiboak: iraila 2005

Formula Alonso

Dena esanda eta idatzita dago. Batzuk oraindik esango dute Fernando ez dela aurtengo piloturik onena. Raikkonen dela, lasterketa gehiago irabazi dituelako, edo Schumacher dela bolido txarra izan arren. Nik diot datuak objektiboak direla eta aurtengo piloturik onena Alonso izan dela. Piloturik onena, erregularrena da. Kirol guztietan gertatzen den bezala.

Zorionik beroenak Fernando. Lortu duzu. Oraindik gogoratzen dut zelan geratu zinen orain dela lau urte Britainian Handiko Sari Nagusian gurpil gabe eta boxes-etan sartu ondoren bukatu zenuela lasterketa.

Eutsi goiari! Oraindik urte zoriontsu asko emango baitiguzu.

Musika irratian

Bizi garen egunetan, irratia komunikabiderik onena bihurtu zaigu, internetekin batera. Albisteak zuzenean emateko gai den komunikabide bat da, eta gainera aniztasun handikoa. Arreta jarri ezkero gauza interesgarriak, dibertigarriak… entzun litezke. Musika kate ugari daude. Horrek musikaren aniztasunera eramaten gaitu. Hamaika kate daudenez, hamaika musika entzun daiteke. Gure musika ezagutzak ireki dezakegu. Niri asko gustatzen zait Euskadi irratia. Batez ere euskal musika entzun daitekeelako. EITB ere ondo dago baina batzutan oso astuna egiten zait. Kiss FM-rekin ere beste hainbeste, hala ere, euskal musika ez dute ematen. Eta Los40 atsegin dut, baina denbora tarte txikietan eta momentu konkretuetan entzuteko.

Irratiak duen onena, edozein tokitan eta edozein momentutan entzun daitekeela. Esaterako, nik uda honetan lanen ordu gehienak irratia entzuten igaro nuen. Bakarkako lan batean asko eskertzen da ahots alaiak entzutea.

Interneti esker, gaur egun mundu osoko musikak eta irratiak entzun ditzakegu.Horretarako niri asko gustatzen zait Winamp programa. Gainera Cd eta MP3 erreproduktorea da.

Vuelta, garrantzitsu al da?

Txirrindularitza munduan hiru itzuli daude: Giroa, Tourra eta Vuelta. Badirudi askok pentsatzen dutela Tourra de urteko lasterketarik garrantzitsuena eta azken urte horietan hori eman du. Baina oker dago multzo hori. Tourra egia da garrantzitsua dela, baina ez hainbesteraino. Egia da batez besteko abiadurarik handien Frantziako lurretan egiten dela, baina Espainiar eta Italiar penintsulek badute beren gauzak lasterketak bereziak egiten dituztenak. Munduko mendaterik gogorrenak hor daude. Mortirolo Italian eta Angliru Espainian. Gainera askotan errepideak hobeagoak dira, zabalagoak. Espainian behintzat, bestela gogoratu Belokiren erorikoa. Hori bai errepide kaxkarra. Pro-tour-a sortu zenetik, Tourrak garrantzia galdu du. Orain munduko sailkapenean ez du hainbeste puntuatzen. Liga horreri esker lasterketa txikiagoek garrantzia hartu dute eta horrek mesede egin diote txapelketa minoritarioei.

Tourrak jaun eta jabe bakarra eduki du azken zazpi urteetan. Lance Armstrong amerikarra. Errekor bat ezarri du, eta hori nork hautsiko duen zain egongo gara urte askotan. Hautagai ugari daude errekor hori datorren urtean berdintzen hasteko, baina nork edukiko du adorea zazpi edo zortzi aldiz jarraian irabazteko? Hori ikusteko dago.

Berdina gertatu da aurten Vueltan. Roberto Heras espainiarrak errekor berria ezarri du. Lau aldiz irabazi du Espainiako Vuelta. Orain, nor ausartuko da lau edo bost aldiz irabazten?

Eztabaida irekita dago. Zer errekor da garrantzitsuagoa? Nire ustez biek dute garrantzia berbera. Biak direlako txalogarriak. Biak dutelako meritua.

Audientziak beste kontu bat dira. Badakit erakargarriagoa dela Tourra. Baina hor asko jokatzen dute antolatzaileek eta komunikabideek. Adibidez Giroa ez da telebistaz ematen estatu mailan kate publikoaren bidez. Hemen ezkerrak etb-k ematen duela. Eta Vueltako etapak ikustean publizitatera jotzen badute bost minuturo eta bakarrik ordu eta erdi telebistau… ez da oso atsegina galtzea momentu garrantzitsuenak. Askotan jeitsieratan gertatzen dira halakoak, ikus bestela aurtengo Vuelta edo 91ko Tourra. Indurainek Tourmalet jaisten eraso zuen. Edo etapa lauetan… Beraz esandakoa, komunikabideek eta itzulietako antolatzaileek zeresan ugari dute erakargarritasunari buruz.

Gasteizen ikasturtea igarotzera

Batxilergoko titulua atera eta gero, historiako lizentziatura egitera ausartuko naiz. Gasteizeko Euskal Herriko Unibertsitateak duen kanpusean. Nire Oñatitik hiru bat ordu laurdenera kotxean eta bi autobusetara.

Nire lehenengo urte hau ikasle egoitza baten emango dut. Gaur goizean goiz iritsi naiz. Dagoeneko egin ditut lehenengo harremanak. Lauk historia ikasi behar dugu, bik euskaraz eta beste bik erdaraz. Beste batzuk Topografia, Filologiak eta gradu erdiko moduluak. Denetarik dago, eta gainera giro bikaina dago gure artean.
Ordutegia ona dela iruditzen zait, klaseak arratsaldez. Goizean lo egiteko astia badago eta beste gauza asko ere.Ordu libre ugari ditugu gauza anitz egiteko baina garrantzitsuena ikastea da. Esaterako gaur aurkezpena eduki dugu. Ordubete iraun du eta goizeko hamaiketan izan da. Hurrengo orduak irakurtzen eta EGA prestatzen aritu naiz, eta lagunak egiten ikasturte luze honetarako.

Besterik gabe, gaurkoz agurtzen naiz eta hurrengo batean gehiago kontatuko dizuet ikasle bizitzari buruz. Besarkada bat eta ondo izan.

Azken ohar bat: uda Lizarran iragan dut eta orreri buruz idatzi bat egiten ari naiz laster ikusiko duena argia. Besterik gabe, izan pazienteak eta aio!