Txistu eta biok – Kritika

Azken urte hauetan asko irakurri badut ere, gauza asko artikuluak, prentsa eta abarrak izan dira. Liburuak esku artean ez ditut izan nahi beste (mesanotxean nahi ditudanak azkarregi pilatzen zaizkit, baina uste dut hori askori gertatzen zaigula).

Oiartzungo edo erakurleak literatur taldeetan ibiltzeak noizean behin eraman nau euskaraz idatzitako liburuak eskuetan izatea (baina gehienak, aitortu behar ditut, ez ditut bukatu. Zin dagit 2017-2018 denboraldian hori aldatzen saiatzea).

Azkenaldian gogoekin nenbilen euskal literaturak euskeraz eman duen lanen bat esku artean izateko. Oiartzungo liburutegian aurkitu nuen Txistu eta biok, Juan Luis zabala idazle Azkoitiarrarena 2016an argitaratua XLI- Irun Hiria Kutxa Literatur Saria jaso ostean.

Orain ez dut oso ondo oroitzen autore berdinaren Sakoneta irakurria dudan edo ez. Agian oroitzapen horren nire subkontzienteak eragin zuen liburua hautatzea.

Gauzak horrela irakurtzeari ekin nion. Lehen gauzetakoan fijatzen naiznea: Portadan. Bertan txakur bat azaltzen zaigu aurkezpen gisa eta horri lege eginez, protagonistetako bat lau hankako animalia izango da (hezurretako gaixotasun bat duena eta ezin dena ondorioz bixia izan).

Bigarren protagonista, maila berean, istorioa kontatzen duen kazetaria da. Lana egiten du egunkariko kultura sailean eta kirol sailera nahi du igaro. Horrek zenbait gogoeta interesgarri ekarriko ditu orriak pasa ahala.

Narrazioak hari ugari ditu, ez soilik kirola – kultura arteko gatazkaren gaia. Irakurleak beste hari batzuen bidez ideia interesgarri asko aurkitu ahalko ditu, batzuk azalekoak eta beste batzuk sakonagokoak. Neuri gertatu zait noizean behin atalen bat amaitzean gelditu beharra pixka bat pentsamenduak ordenatzeko.

Azkar irakurtzen delako besteak beste. 200 orritik gorako lana bada ere, bi-hiru arratsaldetan irakur daiteke errax asko. Gainera narrazio bat denez trama bat ere sartzen da jokoan nobela pixkat beltzen duena.

Azken finean, zerbait arina nahi bada irakurtzea Txistu eta biok aukera ona litzateke. Edo/Eta konpainia animaliak gustuko badituzu irakurketa borobilduko litzateke.

Hurrengo irakurketan murgilduta nago dagoeneko. Faktore ezberdinak elkartu dira eta harrigarria bada ere Juan Luis Zabalaren Ospa liburuari eutsi diot (aurrerago beste kritikatxoren bat egingo diodana – eta hurrengo euskal literatur idazlea diferentea izango delakoan nago).

Ospa – Juan Luis Zabala – Susa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude