Hileko artxiboak: ekaina 2005

Uda bat (baino gehiago) lizarrako lurretan

  • Ekainak 11. Kopako gaua.

XIX. Txantxiku Saria ospatu da Zubiko kiroldegian. Ni, igeriketa taldekokidea naizenez laguntzera joan naiz. Mikrofonoarekin lana egitea tokatu zait. Zazpirak baino lehenago amaitu dugu.

Zortzirak eta laurdenetan, nire gurasoek eta ni iritsi gara Aiegira. Ekaitz izugarri batek ongietorria. 45 minutufalta dira kopako finala hasteko Osasuna eta Betisen artean. Etxera iritsi eta maleta guztiak utzi ondoren telebista piztu dut. Telecinco katea jarri dut, ETB ez dabil.

Andaluziako taldeak irabazi du partidua. 2-1. Nafarrek ahal dutena egin dute eta azpitxapeldun duhin batzuk bilakatu dira. Aupa Osasuna!

  • Ekainak 12. Erruedaz betetako eguna. Goizean Catalunyako motorren Sari nagusia egon da. 250 cc-tan Dani Pedrosak irabazi du maisutasun handiz. Moto GP-n Sete-Rossi norgehiagoka eduki dugu. Italiarrak irabazi dubere aurkariaren etxean.

Bazkalostean txirrindularitza. Iñigo Landaluzek maillot horia eramango du bere etxera. Dauphine Libereko elastiko horia, baina oso baliotsua. UCI pro tour barruan sartutako itzulikoa. Lehenengo garaipena Euskaltel-Euskadirentzat. Chaeau Landaluze!!!

Arratsaldean bat formula. Ekaitza hasi da hemen. Hori Canadan nabaritu da Renault taldean. Bi kotxeak kalera. 19 bira falta dira.

Gabean futbola. Bi euskal talde lehenengo mailara igoteko aukera dute. Eibar eta Alaves, zorte on!!!

  • Ekainak 13. Lehen eguna.

Gaur lehen lan eguna izan da. Igerilekura bueltatu naizenean dena hankaz gora zegoen. Hori bai, botikina nahiko txukun zegoen eta nahi adina material eta sendagai lehen egunak lasai igarotzeko.

Oraindik ezin dugu ateak publikoari ireki. Gure planen arabera hori asteazkenenan gertatuko da.

  • Ekainak 14. Lehen igerilariak.

Igerilekuaren garbiketa lanak aurrera jarraitzen dute. Gaur asko aurreratu da, eta biharko presta dago dena ateak ireki ditzagun. Hala ere gaur bi igerilari hurbildu dira eta baimena eman diegu bainu bat har dezaten.

  • Ekainak 15. Ateak ireki, lehen larrialdiak.

Gaur ateak ireki ditugu. Goizean ez da inor hurbildu. Arratsaldean bai. Hala ere jende gutxi hurbildu da, eguraldi eguzkitsua izan arren hotz baitzegoen giroa.

Lehen larrialdia izan dut. Zehazki esateko intsektu baten ziztada hanka batean. Krema bat aplikatu ziztaden eragina baretzen duena eta arazoa konponduta.

  • Ekainak 16. Txirrindulari baten heriotza.

Txirrindularitza atsegin dut. Atsekabe handiz hartu dut Galetti italiarraren heriotza.

Halako gertaerak ez dira oso atseginak irakurtzeko, baina askotan gertatu ohi dira. Hor daude Kivilev, Sanroma edo Casarteliren kasuak. Pena bat da eta txirrindularitza doluz egotea oso tristea da. Hala ere Galetti gehien atsegin zitzaiona egiten zendu zen. Horregatik aurrera begiratzeko deia egiten diet txirrindulari eta zale guztiei.

  • Ekainak 17. Lehen larrialdi larria.

Gaur hiru larrialdi izan ditut. Lehenengoa nahiko larria. Buruan kolpe bat eta odol jarioa ondorioz. Sueroarekin garbitu ostean odol jarioa eten egin da. Bigarren kasuan neska gazte bateri kristal zati txiki bat azalean sartu zaio eta pintza batzuen bidez zatia atara diot. Zatia ematen zuena baino handiagoa zen. Eta hirugarren kasua mozketa bat belaunean, eskerrak ez zuela odol jariorik.

  • Ekainak 18. Eibarren eguna.

Gaur egun lasaia eduki dut igerilekuan. Bero handia, jende ugari baina ezustekorik ez. Emozioa 18:30etatik aurrera etorri da irratia piztu dudanean. Eibarren partidua entzuten egon naiz azken ordu eta erdia.

Hamalaugarren minutuan lehen mailako taldea zen, 44. minutuan bigarren mailara itzuli da eta hor geratu da beste urte betez. Celtak eta Cadizek beren partiduak beren alde jarri dutelako. Bigarren zatian Cadizek bigarrena sartu dueta Racing de Ferrolek berdindu egin du bere neurketa Eibarren aurka. Hor ametsak amaitu dira eta Celtak bigarren gola sartu duenean are gehiago. Azkenean bigarren mailan jarraitu behar. Aupa Eibar!!!

Ekainak 28. Lehnengo jai eguna.

Gaur lehen jaieguna dut. Nire lankidea unibertsitatetik itzuli egin bait da.

Hau da hau lasaitasuna gaurkoa, bihar berriro itzuli beharko dut lanera baina gaurko eguna topera aprobetxatzera noa.

Orain ordenagailu aurrean nago zuei denoi hau idazten. Ez zarete kexatuko. Badakit ez direla artikulu honak baina etxera bueltatzen naizenean errepasatuko ditut eta matizatu egingo ditut. Eskerrik asko hor egoteagatik eta hurren arte.

Azken eguna!!!

Bukatu da. Bihar 13:30etan eta ez badago holokaustorik, 2004-2005 ikasturtea amaitutzat emango dut eta 2005 udari hasiera emango diot (azken hau ofizialki hasi ez izan arren).

Selektibitateko azken bi azterketak, euskara eta ingeles. Bi azterketa hauek mariatzat hartzen ditugu asko.

Maria terminoak arina eramateko esan nahi du. Bihar klaseko festa edukiko dugu. Azterketak bukatu ondoren Oñatira. Gure gauzak etxeetan utzi eta gero bazkaria eta ondoren bazkalostea, arratsaldeko poteoa, afaria, afalostea, gabeko poteoa, juerga… eta horrela gorputza zutik iraun arte. Azken eguna da denok batera zerbait egiten dugula eta disfrutatu egin behar da.

Hurrengo egunean Txantxiku Sarira joan, bolondres. Eta ondoren Iruñara Osasunaren partidua Gazteluko plazan ikustera!!!

Hurrengo egunean deskantsatu Lizarran eta han geratu uda guztirako.

Hau guztia beraz agur bat da. Agur bat, ez amaierako puntu bat. Idazten jarraituko dut Lizarratik, baina ez egunero. Ahal den heinean.

Agur bero bat eta ongi pasa uda blogari eta irakurle guztioi. Mila esker irakurtzeagatik.

Azken zazpi azterketak.

Txantxiku Ikastolako batxilergo bigarren mailako ikasleak Eibarrera bidaiatuko dugu selektibitateko azterketak egitera. 14.30etan autobusa artuko dugu eta Bergarako ikasleak hartu ondoren, azterketa lekura joango gara.

Ikasturtean zehar ikasi duguna erakutsi nahi dugu. Batzuntzat aukera ezin hobea izango da bere batez besteko nota igotzeko eta horrela unibertsitatera sartzeko aukerak haundiagotu egingo zaizkio. Zazpi azterketa, ordu eta erdikoa bakoitza. Guztira hamar ordu eta erdi. Lehenengo aldia eta azkena (gauzak ez badira asko okertzen). Tentsioa nabaria izango da, baina nola jokatuko dugu paperaren aurrean? Batek daki.

Animo selektibitatea egin behar duten ikasle guztie eta zorte on!!!

Pd: Nire lagun batek horrela deskribitzen zuen selektibiteta: Lehenengo eguna zaila, lengu eta historia, bigarren eguna zailagoa, ekonomia, geografia eta matematika, ta azkenengo eguna oso erraza, euskera eta ingles. Ez buru ez hankarik.

Justo Gallegok badu bere ametsa, eta zuk?

Leire Kortabarriak artikulu nahiko interesgarria idatzi du bere blogean Justo Gallegoren ametsari buruz. Eta galdera batekin bukatzen du idatzia, ea ametsik dugun irakurleok. Nik amets ugari ditut. Hainbeste ez naizela kapaz bat aukeratzeko.

Amets gehienak epe motzera dira. Esaterako orain egunero amesten dut selektibitatea bukatu egiten dela eta gainditu egiten dugula. Jai handia antolatzen dugu eta agur esan ondoren hurrengo egunean Lizarrara abiatuko naizela amesten dut.

Amets hori errealitatea izateko probabilitate handia dago. Ez dut beste ezer buruan momentu honetan. Aste hau nahiko magikoa izango da, nahiko garrantzitsua da askorentzat.

Zorte on denoi!!!

David vs. Goliath

Iritsi da ostirala! Eta horrekin batera aste bukaera! Kirolaz gozatzeko hiru egun bikain ditugu.

Alde batetik bizikleta zaleontzat Euskal Bizikleta igandean amaituko dena. Beste alde batetik moto zaleentzat Italiako Sari Nagusia. Eta nik nabarmendu nahi nukeena, Roland Garros tenis txapelketa. Gaur jokatzen ari dira final erdiak. Lehenengo partidan Errumaniar bat eta argentinar bat, baina bigarren partidua da piper gehiena duena. Roger Federer suitzarra Rafael Nadalen aurka. Ni Mallorcarraren alde egingo dut apustu. Baina berdin zait zeinek irabazi. Partidu ederra izango da eta aurrerantzean norgehiagoka berezia izango da. Gazteak direlako eta kalitate handiko tenisa lantzen dutelako. Bere garaian Sampras eta Agassi bezala.

Igandean izango da txapelketaren finala, baina nor izango da garaile Parisen? Dena airean dago.

Suitzako Jak-a

Bidaia luzeak gustatzen zaizkit. Maratoiak atsegin ditut. Gizakia zenbateraino jokatzeko prest dagoen neurtzen du. Zoratuta egon behar da bidaia luze-luzeak egiteko, baina gogoko ditut.

Nire bidai bizikletaz edo garraio publikoz egitea izango litzateke. Bakarrik edo lagunen batekin. Bakarrik joanda, pentsatzeko aukera, bizitzari buruzko gogoetak egiteko beta izango nuke. Inoiz pentsatu ez ditudan gauzak momentu horietan nire burutik igaroko ziren. Lagunen batekin joanda aldiz, solasaldi entretenigarriak edukiko nituzke. Gure arteko kidetasuna sendotuko zen. Bidai hauek prestatzeko liburutan ordu asko igaroko nituzke. Garrantzitsuena informazioz betea joatea da. Bizikletan izango bazen bidaia, asko entrenatzea komeni litzateke. Eta prest ikusten dudanean nire burua, bidaiari ekin.

Ni ez naiz maleta handietako pertsona. Askotan motxila on batekin aski dut egun asko etxetik kanpora irauteko. Hori gertatu zitzaidan lehengo urtean ikas bidaian. Holandara joan ginen eta nik soilik mendiko motxila bat eta bizikleta motxila bat eraman nituen ia bi astetarako.

Niretako polita izango zen Madril-Gijon-Madril proba egitea, baina oraingoz Donejakue bidaiarekin konformatu beharko naiz. Hala ere nire ibilbiderik luzeenak bizikletan Aiegitik Oñatira eta Oñatitik Aiegira izan dira. Badakit oraindik asko falta zaidala Iraila iristeko, baina denbora badago eta MGM ere iritsiko da… Gaztea naiz eta ez daukat presarik.

Artikulu interesgarri bat.