CUENTAMONTES 2017 – Literatur lehiaketa

Ez badut aurkitzen gustoko dudana edo irtakurtzean nahiko nukeena sortu behar bada, orri txuriari aurre egiteko aukera paregabeak dire literatur lehiaketak.

Esperientziak erakutsi dit gainera: hobe helburu bakarrean zentratu 3,4,5 edo… –tan baino. Probabilidadeak ondo egiteko altuagoak dira lehenengoan bigarrengoan baino.

Gauzak horrela uda honetan erabaki pertsonal txiki bat hartu nuen: gutxienez literatur lehiaketa batean parte hartzea (blog hau biziberritzeaz gain).

Unibertsitate garaitik horrelako ekimen batean parte hartzen ez nuela. Aukeratutako joko zelaietako bat Cuentamontes izan da.

Bertan mendizaletasuna sustatu eta hedatzeko helburuekin Eldako mendi elkarte desberdinek arte mota lehiaketa ezberdinak antolatu dituzte.

Oinarriak hemen

Niri interesatzen zaidana kontakizunena da. Gutxienez 6 orri eta gehienez 12 ditut mendiarekin lotura duen istorioa bat kontatzeko.

 

** Gaur antolakuntzak abisatu du lanak bidaltzeko epea hilabete barru itxiko dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude