Kafe garaia ikasleontzat

Iritsi da maiatza
eta honekin batera gure fakultatean gutxienez klaseak emango diren azkeneko
asteak. Beti bezala, eta urtero-urtero promesa berdina egin arren ikasle
guztiok (lanak eta ikasketei garaiz egingo digula zezenak ez harrapatzeko azken
momentuan), berriro tentsio giro handi bat nabari da korridoreetatik barrena
eta batez ere liburutegian. Baita ere nola ez kafetegian.

Ez gara ni-ni belaunaldia, Sin tiempo edo denbora gabeko generazioa baizik. Hamaika gauz
ditugu esku artean eta guztietara ongi iristea zail egiten zaigu. Horregatik
adibidez gaur eguerdian kafetegia goraino zegoen eta bokadiloen salmenta kopuru
handia ikusi da barraren alde batetik bestera, astirik ez baitago ongi
bazkaltzeko eta ondoren digestio duin bat egiteko. Bazkaldu eta berehala
liburutegira itzuli behar gara askok gure lanekin jarraitzeko eta epeak
betetzen saiatzeko. Kafe ekoizleentzat ere garai oparoak dira hauek
unibertsitate munduan gutxienez. Produktu honen kontsumoa garai honetan
izugarri igotzen da eta kafe makinek askotan deskantsurik lan egiten dute ordu
askotan ikasleoi petrolio beltza bezalako preziatu den likido bat gure
barrenetan sartzeko aukera izan dezagun eta horren ondorioz gure indarrak eta
bizitasunak hasi daitezen ordu batzuetan.

Eta okerrena
eguraldia da, badirudi negua joan dela eta udaberria udarekin nahastuta
etorriko dela.  Aire zabalean kokatuak
dauden igerilekuak irekitzen hasten dira, nahiago izaten dugu izozki bat
kolakao bero bat baino afaldu ondoren… Horrelako eguraldiarekin oso zail
egiten da eraikin barruetan ikasten geratzea. Horregatik nahiago dut negua
ikasteko, baina hala ere negua edo uda edo udaberria izan… pentsatzen
jarraituko dut azterketa garaiak ez direla onak osasunarentzat.

Hala ere, asko
kexatu arren, ez dut uste garai hauek deuseztatuko ditugunik, beraz ni bezala
zaudeten milaka eta milaka pertsonei soilik gauz on bat esan dezaket: animo, eutsi goiari eta zorte on zuen
azterketetan!!!

Iruzkin bat “Kafe garaia ikasleontzat” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude