Etiketa honen artxiboa: eitb

World Cafe 09

Gaur goizean Donostiako kursaalean izan
naiz Euskadi irratiak antolatutako World café 09 barruan.
Esperientzia polita eta erakargarria iruditu zait. Jorratu dugun gaia
zelan uste dugun ikusten gaituztela kanpotik euskaldunoi izan da.

Kafe bat hartzen genuen bitartean eta
moderatzaile batek lagunduta hogei minutuko hiru saio izan ditugu.
Saiotik saiora lekuz aldatu behar genuen. Ondoren bukaeran aulkia eta
kikara eramateko aukera izan dugu (jendeak mahaiak eta guzti eraman
ditu).

Izandako esperientziaren arabera
ondorio batzuk ateratzeko gaitasunak izan ditut. Uste dut Euskal
Herrian bizi dugunok nahiko argi daukagula zer irudi ematen duten
hedabideek hemendik at. Ustez margotzen dutena eta errealitatea oso
distortsionatuta dago eta benetan gure irudi bat izateko lurralde hau
lehen pertsonan ezagutu behar da.

Bigarren ondorio bat eta gehien harritu
nauena jendearen hizketarako gogoa izan da. Han elkartu gara Euskal
Herriko hainbat txokotatik hurbildutako jendea, ez genuena batere
elkar ezagutzen eta lotsa gabe kafe baten aurrean gai honi buruz hitz
egiten aritu gara ikara gabe. Nahiko harrigarria eta bitxia iruditu
zait pentsatzen dugulako euskaldunok nahiko itxiak garela zentzu
honetan. Baina aldi berean nahiko positiboa iruditu zait, horrelako
ekintzek erakusten dutelako guztiz kontrakoa itxitasun mito horri
buruz.

Eta azken ondorio bat izan da politika
gure bizitzan oso sartuta dagoela. Uste duguna baino gehiago eta
agian batzuetan gehiegi.

Baina hasieran esan dudanari buruz, oso
gustura aritu naiz. Jende berria ezagutzeko aukera ez izan arren (20
minututan ez duelako horretarako denbora ematen), gai konplexu bati
buruz hitz egiteko parada izan dudalako normalean nire ingurutik at
dagoen jendearekin.

Horregatik jendeari ahal baldin badu,
horrelako foroetan parte hartzera animatzen diet.

Urte berri on!!!

Baita ere terrorismoa jasan behar dutenei.
Urteari hasiera emateko euskal blogosferako txoko honetatik nire gaitzespena atzoko atentatuari EITB-ren egoitzaren aurka. Komunikabideak dira garai honetan adierazpen askatasunaren adierazle nagusiak eta haien kontra egindako eraso oro, zein nahi dela komunikabidea, pertsonen iritzi eskubideen aurkako erasoa da. Hori guztiagatik espero dut atzokoa azkenengo aldia izan dadila.
Urte berrirako egitasmo berriak.
Urtea hasi da, gaur urtarrilaren 1 izanda jende askok beraien urte berrirako proposamenak eginda izango ditu. Hona hemen nireak:
a) Proposatu naiz nire buruari ikusten ditudan pelikula guztiak DVD-an hizkuntza originalean izatea. Hori bai, beti ere azpitituluak erdaraz edo euskaraz jarrita bertsio originala ez dakidan hizkuntza batean izaten bada.
b) Unibertsitateari begira matrikulatuta nagoen asignatura guztiak gainditzea. Zaila izango da baina 2008an konturatu nintzen nahi bada proposatu daitekeen guztia lortu daitekeela (hor daude Michael Phelps-en ametsa, nire maratoia eta maratoi erdia, Obamaren We can famatua…).
c) Eta kirolari dagokionez momentuz hasierako urte erdi honetan Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia, Zarautzeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia eta Gasteizeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia burutzea eta ahalik eta ondoen egitea. Eta ahal bada lesio garrantzitsu gabe igarotzea urte osoa.

Urte berri on guztioi!!!
**BTR**

Gustuko ditudan telebistako pertsonaiak (II)

Xabier
Usabiaga

Oraingo honetan aurkezle euskaldun bat
aipatuko dut jendeak ez esateko soilik telebistako pertsonai erdaldunak gustuko
ditudala soilik. Euskaldun pertsonaien artean Xabier Usabiaga daukat gogokoenen.

Bikai bat merezi duen profesional bat dugu
Xabier. Batez ere euskadi irratian entzuten dudanean daukat gustokoen.
Txirrindularitza proba garrantzitsuenetan aritzen da esatari bezala.

Bere dokumentazio lana altxor bat da
belarrientzako. Gaur egungo datuak eta berriak datu historikoekin maisutasun
handiz tartekatzen ditu. Lasterketa irakurtzen ondoen dakien kazetarietako bat
da. Hala ere agian txirrindulari ohiek eta aldi berean esatariak direnek
ikusten dute beste batzuek ez duguna ikusten ta horrek beste irakurketa bat
ematen die lasterketarena. Aitak esaten dit Joseba Beloki gasteiztarra oso ona
dela aspektu horretan. Nik noizean behin entzun izan diot eta egia esateko ez
du lan txarra egiten bere iritzia ematerakoan.

Xabier Usabiagarekin jarraituz eta amaitzeko
gehitu behar dut Berria egunkarian irakurri izan dudala noizean behin eta esan
beharra dago komunikabide idatzian esatarian bezalako maila ematen duela.