Unboxing – Libros de Ruta abuztuko eskaria

Iritsi dira liburuak! Pasa den astean aipatzen genuen bezala Nire Etxeko Leihoan Libros de Ruta argitaletxeari eskari bat egin nion: bere azken nobedadea eta Espainiako Vueltaren kronika Simon Rufo kazetariaren eskutik.

Nola iritsi den jakin nahi badezu, jarraitu irakurtzen…

Unboxing – Libros de Ruta abuztuko eskaria

Ostegunean aipatu bezala, 16ean bertan egin nuen eskaria -arratsaldez- eta garraiolariak ez balu izango arazorik aste horretan bertan iritsi beharko litzaidake eskaria (Libros de Ruta-koek beraiek ere espero zuten eskari hori aste horretan niri iristea. Ikusi jarritako txioa).

 

Ostirala iritsi zen, eta garraiolariak eskaria jaso nahi nuen helbidea bazuen ere, badaezpada deitu zidan alde batetik konfirmatzeko paketea iritsi behar zen tokian norbait egongo zela eta beste alde batetik bultoak zeraman helbidea zuzena zen (normalean, garraiolarien inzidentziak eskari pribatuetan azken milia izenekoan sortzen dira: edo helbida zuzena ez delako, edo paketea iritsi behar den tokian inor ez dagoelako… eta horrek suposatzen duen guztiarekin).

  • Ohikoa den bezala primeran bilduta eskaria (goian jarri ditudan argazkietan argi ikusten da)
  • Sorpresa! Libros de Ruta-ko nobedadea tapa gogorrekoa da! (Astebukaeran disfrutatzeko aukera izan dugu Vueltaren hasierarekin batera eta momentuz erosketa on bat egin dudala esan dezaket).
  • Simón Ruforen liburua itxaron zerrenden jarriko dut. Irailetik aurrera irakurtzeko ditudan liburuen artean Cultura Ciclistaco-en Ocaña eta Coppirenak ditut, eta La Tierra de las Segunda Oportunidades – Libros de Ruta argitaletxekoa ere-.

Momentuz unboxing honen inguruan idatzi nahi nituenak honaino iritsi da. Hurrengoan aste erdian inguruan bueltatuko naiz orain dela hilabete pasa hasitako proiektu baten inguruan… Pista bat eman beharko nuke #EgunBatKantuBat traola izango litzateke. Ondo izan!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude