Orekak egituratzen

Azken aldian “soldata emozionala” kontzeptua hainbat espaziotan entzun dut; funtsean, soldata prekarioak disimulatzeko espresio ponposoa da. Baina bai, egia da proiektu sozialetan lan egiten dugunontzako eurotan neurtu ezin den balio erantsia duela lanak, sinesten dugun proiektuan aritzeak zentzua ematen diola egunerokoari. Dena den, pasio horrek baditu bere arriskuak eta muga beharrak: lan-ordu kopurua, ordainsariak, (auto-)presioa, lan-karga… Esango nuke are nabarmenagoa dela hau pertenentzia sentimendua eta ideologizazioa garrantzitsua den eremuetan; izan mugimendu aktibistan, lan burujabean edo alternatiba sozioekonomikoen aldeko borrokan. Eta non dago muga? Non dago militantzia eta lan duinaren arteko muga? Non proiektu kolektiboaren eta zaintza pertsonalaren artekoa? Galdera konplexua

Segi irakurtzen

Elkar zaintzen segitzeko garaia

Eskola publikoa aukeratzeko arrazoiak zeintzuk izan ziren azaltzeko artikulua idaztera ausartu nintzen; badaezpada, matrikulazio epea bukatu zenean. Izenburutik hasita banderizoen aurkako mezua zen arren, ikastolen aurkako bandoan kokatu ninduten hainbatek. Mezua ulertzeko gaitasun faltagatik akaso, itsukeriagatik beharbada, edota segregazioaren aurrean beren burua justifikatzeko beharragatik. Zorionez, ikastoletako hainbat gurasok eskertu zuten artikulua, guztiak banderizoekin eta segregazioarekin arduratuta daudenak, ziur aski. Dena den, ikastola-eskola publiko eztabaidatik harago doa banderizoena. Edozein gai dela ere, “nire aurka” edo “nire kontra” argudioa nagusitzen da aspaldion sareetan, eta zalantzek ez dute lekurik. Osasun larrialdiak, beldurrak, ezinegonak… guztiek lagundu dute poloak elikatzen, baita txertoen eta osasun publikoaren

Segi irakurtzen

Etorkizuna amesten

Mahai-inguru, elkarrizketa eta bazkalosteko hitz aspertuetako galdera: Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Erantzuna? Norberaren zamek eta momentuko umoreak baldintzatua, zalantzarik gabe. Horregatik, erantzun azkarra ekidin, eta amesteko eta imajinatzeko postura hartu dut tarte batez. Ezkerrera eta gora joan zait begirada. Ezkerrera, eta gora. Ez dakit hori den amesteko postura ohikoa, edo hautu pertsonal ez-kontzientea den. Dena den, ez didazue ukatuko baduela irakurketa politikoa. Honek ere bai. “Geure gainetik, izarrak bakarrik”… diote Iruñea aldean. Artikulua idazteko erritmo biziegia du soinu bandak, baina erakusten dit norabidea. Etorkizuna imajinatzeko, ezinbestekoa dugulako pentsatzea geure gainetik izarrak bakarrik ditugula. Ez dugula ezta kristalezko sabairik ere. Amestu

Segi irakurtzen

Urteurrenak

Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak.  Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste aldean izan nintzela. Teknikari lanetan ez dakit zein zebilen, ezta elkarrizketatutakoa zein zen, baina ospitale zaharreko eskailerak baditut gogoan. “Erretratoa” izena omen zuen saioak, hala irakurri diot Joxe Aranzabali. Herriko jende esanguratsua elkarrizketatzen zuen aitak, ziur naiz goxo eta irribarrez, kamerak han zeudela ahaztera arte. Ez

Segi irakurtzen

Jostorratzak prest!

Erosketak bukatuta, etxera bidean Famarekin elkartu naiz. Jaiegunetan Senegalgo arropa biziak janzten ditu, baina gaur ez zuen horretarako indarrik. Kontatu dit Ordiziako zaharren egoitzan “bere aiton-amonak” hiltzen ikusten dituela tantaz tanta. Ez dit esan zabor poltsak erabiltzen dituztela babeserako, baina bai beldurtuta dagoela. Oso. Baina zaindu egin behar dituela, “zeinek egingo du bestela”. Etxean jada, “osasunaren eta ekonomiaren arteko oreka” bilatu behar dela entzun diet agintari politiko eta ekonomikoei. Famaren begi negartiak ditut buruan. Etxetik ezin irten dauden gure guraso eta aiton-amonak. Bakarrik hiltzen diren horiek, eta beraien familiak. Eta ezin dut. Ezin dut sinetsi bizitzaren gainetik ekonomia dagoela entzun izana, guztiok

Segi irakurtzen