Aurkezpen gutuna

2021eko irailaren 14an Euskadi Irratiko Baipasa saioan egindako kolaborazioa da honakoa. Kaixo, arratsalde on. Naroa Elortza Gorrotxategi nauzue, Goierrin bizi den arrasatearra. Eta akaso… aurkezpena gehiago luzatzerik ez du merezi. Idatzizko zein ahozko artikulu bakoitza baita aurkezpen gutun bat bere baitan, are gehiago ezizenik onartzen ez den medioetan. Halaxe hasi dut ba gaurko hitzartzea, anonimotasun ezak emandako zama gainetik kendu nahian. Arrasatearra izateak badu, inplizituki, “kooperatibismoaren kalitatearen Q-a”. Aitortuta ere, geure herrian badugula kooperatibismoaren inguruan zer hausnartu.. Zer izan zen, zer den, zer lortu eta deskuidatu den… Luze eta sakon hausnar genezake. Baina, autokritikak autokritika, geure mugak onartu behar ditugu.

Segi irakurtzen

Troikaren bisitaren aurrean, alternatibaz

Troika bisitan izan dugu Euskal Herrian, istiluz betetako martxoaren 3a Bilbon, eta martxoaren 3a oroitzeko istiluak Gasteizen. Agintari ekonomikoek, benetako agintariek, egunero-egunero ixilean praktikatzen duten biolentziaren aurrean istiluak izan ditugu. Ukrainian edo Venezuelan “herriaren iraultza” dena, “antisistemen biolentzia” da hemen. Ez dut kritikatuko, hala ere, “antisistema” hitza. Harro esan behar genuke-eta antisistemak garela. Sistema kapitalistaren aurrean antisistemak baikara. Troikaren eta gobernuen politikek etsipena sortzen digute sarri. Amorru eta beldurrarekin batera. Etsipena, badirudielako hori dela espero dezakegun bakarra. Beldurra, noraeza eta segurtasun eza gailentzen zaigulako. Eta amorrua. Blokeatzen gaituen amorrua, begirada ilundu eta, noizbehinka, itsutzen gaituena. Baina bada alternatibarik. Hamlet antzerkian

Segi irakurtzen