40

Artikuluaren izenburua ez da mamiak eskatzen duena, badakit. Hamarkada aldaketari omenaldia egin nahi nion, hori da egia. Baina zer izan zen 1983a, gure gurasoentzako berezia izateaz gain? Frikiok, adi: AEBn A taldea telesailaz gozatzen hasi ziren, Arpanet TCP/IP protokoloa aplikatzen hasi zen (Internet-en garapenean gakoa) eta lehenbizikoz telefono mugikor bat merkaturatu zen. Gertuxeago, uholde izugarriak. Bilboko irudi latzak eta Oria ertzeko errotak urak hartuta. Euskalgintzako frikiok eta migranteok, hau guretzako: Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortu zen. Hurrengo urtetan etorriko ziren herriko telebista, aldizkaria, emakume taldea, aisialdi elkartea eta enpresak euskalduntzeko elkartea. Hamarkada haietan Arrasateko euskalgintza hamaika frontetan aritu zen, eragile

Segi irakurtzen

Festarik festa

Hastear da udal eta aldundien jardunak geldiarazten dituen “demokraziaren festa”. Festa baino, hasi aurretik nekatu gaituen publizitate kanpaina. Herri eta lurralde batzuetan esperantzaz beteta biziko dituzte egunok, behingoaz aldaketa iritsiko dela pentsatuz, edo lau urteotan egindako lanak segida izango duela sinetsiz. Beste batzuetan, ba beno, “dagoenarekin jarraitu behar” asumituta, edota “besteak okerragoak dira” pentsatuta, guztiak frustrazio puntuaz. Hurrengo astetan azken obrak hasten ikusiko ditugu, azken inaugurazioak egiten, azken kontratuak sinatzen. Gutxi batzuen tripak angulekin bete zirenekoak ere garai hauetan izango ziren; gipuzkoarron osasun eta poltsikoak okertuko zituen erraustegia eraikitzeko kontratuak ziren orduko negozio. Eta beteko zaizkigu buzoiak propaganda koloretsuz. Funtsean,

Segi irakurtzen

Estreinaldiko ausardiatik

Antzokiko ateak zabaldu, publikoa sartzen hasi eta teloia igo aurreko minutu luze horiek. “Aiaiai, badatorrela, hastera doala”. Halaxe imajinatzen ditut GiTBko kideak, webgune berria estreinatu bezperetan. “Ea ze artikulu dauzkagun weberako…” Eta hortxe, tartean, neurea. Lehen aldiaren urduritasunez idatzitako hitz zaparrada bat. Horixe besterik ez. Ondo dakigun moduan, lehen aldiak ez direlako sekula onak izaten, ez behintzat onenak. Estreinaldi guztiek dute ondoren ontze-garaia… Hala pentsatzea, onena. Garai mugituetan bizi gara, aldaketa, haustura eta mugimenduz betetakoak. Pandemiaren ondorengoak, akaso. Baina bai, sentitzen dut inguruan hainbat inflexio puntu loratzen ari direla. Koordinatuta ala ez, gertatzen ari dira. Perfektuak nahi genituen harremanen lurreratzeak.

Segi irakurtzen