Guraso elkarteak grebari babesa adierazteko egindako bilkura

Hezkuntza politikoa

Pultsera morearekin irten zen gure txikia eskolatik pasa den ostiralean, poz-pozik. ‘Honek minik ez esan nahi du!’ esan zidan harro. Arratsaldean, berriz, eskolako emaila jaso genuen: azaroaren 30ean greba egin(go) dute, gehiengo sindikalaren deialdiari erantzunez. Irribarrez irakurri nuen, ni ere poz-pozik. Iruditzen zait pedagogiari edota hezkuntza sistemari buruz hitz egitean ez diegula greba eta mobilizazioari duten garrantzia aitortzen. Ikasle kooperatiboaren ideia oso interesgarria da, zeharkako konpetentziak eta talde-lana ezinbestekoak dira, ados. Baina egunerokoan erakusten dizkiegun apustu eta ekintza politikoek bihurtzen dute ikaslea subjektu kooperatibo eta kolektibo, nire ustez. Grebak, protestak, bilkurak, elkarlanak… horiek gabe, nola ikasiko dute ikasleek kooperatibo izaten?

Segi irakurtzen

unibertsitatea eta kooperatibismoa

Kaixo guztioi. Gaur, tesiarekin bueltaka nabil honetan (gaur ere esan beharko nuke), mahai-inguru bateko edukia aztertzeko aukera izan dut. Bertako parte-hartzaileak Joseba Azkarraga, Mikel Zabala eta Joxean Alustiza dira. Kontua da beste gairen batzuen artean, blogean behin aipatutako gaia lantzen dutela. Jakina, nik planteatu nuena baino landuagoa! Interesgarria iruditu zait blog honen irakurleak zaretenoi testua eskaintzea… Artikulu osoa, hemen. Ondo segi! Formazioa eta hezkuntzaren gaiarekin bukatu nahiko nuke. 1999ko LARRUN hartan ere kezka handiarekin agertzen zen gaia, baina orain esperientziaz egin den azterketan ere atera da balore kooperatiboen transmisioan Mondragon Unibertsitateak ez duela behar bezala bultzatu. Zein da zuen iritzia?

Segi irakurtzen

unibertsitatea eta formazio kooperatiboa

Egun on guztioi… Honako mezua eskolan pasatako urteek emandako “ezagutzaren” ondorio da. Ez naiz ezagutza teknikoari buruz ari, edozein unibertsitatetan ematen den ezagutza horri buruz ere ez. Gure unibertsitatearen ezaugarriak etorri zaizkit burura. Kooperatibismoaren oinarria den erakundea, kooperatibak (enpresa sozialak) aurrera eramango dituzten lagunak hezten duten unibertsitatea. Hala ere, egia da hori? Errealitatea al da?

Segi irakurtzen