Marko propiotik, hobe

Datorren urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egingo dugu, indartsu. Itxiko ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak % 100ean jarriko dituztelako, zerbitzu ohikoak ez baitira minimora ere iristen. Hortxe, greba egunetan hain nabarmen geratzen zaigun errealitatea. Euskal langileriak “nahikoa da!” esango du urriaren 15ean, berriz ere. Oraingoan ere bihotza birrinduta, elkartasunak ematen duen minez, inpotentziaren amorruaz. Eta irtengo gara kalera, ziurrenik nahi baino isilago, oihu egitea biolentoa dela barruan sartu digutelako akaso. Baina hain beharrezkoa da molestatzea, hain beharrezkoa da batzuen bakea oztopatzea, bestela aldarrikapena ez delako aldarrikapen, soilik

Segi irakurtzen
Guraso elkarteak grebari babesa adierazteko egindako bilkura

Hezkuntza politikoa

Pultsera morearekin irten zen gure txikia eskolatik pasa den ostiralean, poz-pozik. ‘Honek minik ez esan nahi du!’ esan zidan harro. Arratsaldean, berriz, eskolako emaila jaso genuen: azaroaren 30ean greba egin(go) dute, gehiengo sindikalaren deialdiari erantzunez. Irribarrez irakurri nuen, ni ere poz-pozik. Iruditzen zait pedagogiari edota hezkuntza sistemari buruz hitz egitean ez diegula greba eta mobilizazioari duten garrantzia aitortzen. Ikasle kooperatiboaren ideia oso interesgarria da, zeharkako konpetentziak eta talde-lana ezinbestekoak dira, ados. Baina egunerokoan erakusten dizkiegun apustu eta ekintza politikoek bihurtzen dute ikaslea subjektu kooperatibo eta kolektibo, nire ustez. Grebak, protestak, bilkurak, elkarlanak… horiek gabe, nola ikasiko dute ikasleek kooperatibo izaten?

Segi irakurtzen

Gelditu ditzagun makinak!

Grebak ezertarako ere balio ez duela sinestarazi digute. Lan eskerga egin dute borrokaren antzutasunaren mezua zabaltzen. Hala ere, garaipen txiki eta handiekin errelatoa piskanaka aldatzen gabiltzala iruditzen zait maiz. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan garbitzaile edota erresidentzietako emakumeek greba egiteko duten zilegitasuna, eta jakin badakigu lehenago edo beranduago, baina garaipena lortuko dutela. Denbora kontua da, hori soilik. Hala ere, Gobernuaren makinaria propagandistikoa martxan da etenik gabe. Azken asteotan ere nabarmen: euskal eskuinak Espainiako Kongresuan lortu ez zuen protagonismoa, hurrengo egunetan EiTB-n lortu zuen. Kate guztietan izan ziren, elkarrizketaz elkarrizketa, ezkerrak lortutako protagonismoari buelta eman nahian. Matuteren hitzaldi borobilak listoia

Segi irakurtzen

Errepidean barna

Sekula ez zait gustatu Formula 1-a. Erruberak eta gasolina gastatzeko modu absurdua iruditzen zait, tinpanoak hautsi eta ingurugiroa kutsatzeko afizio bitxia. Errepidean emozioa sentitzeko ez da beharrezkoa Formula 1-a. Nahikoa da N-1 eta GI-632 errepideak zeharkatzea. Zuloak. Zikinkeria. Errepide bazterreko belarrak. Putzuak. Eta guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiz. Ahaldun Nagusiaren eta Bide Azpiegituretako Diputatuaren erabakiz. Izan ere, beraien erantzukizuna da herritarron bide segurtasuna bermatzea. Herritarrona, eta errepidean lanean ari direnena. Beraien bizitza arriskuan jarriz gure segurtasunaz arduratzen direnena. Abuztuan beste istripu bat izan zuen langileetako batek. Zerbitzu minimoak baino gehiago betetzen ari zen langileetako batek. Zerbitzu minimoak diot, 6 hilabetez

Segi irakurtzen

Greba orokorrarekin bueltaka

Greben kontzeptua, gaur egungo planteamendua, egokia den ala ez, askotan izan dut buruan. Gogoan dut ikastola eta unibertsitate garaietan zein zen greba egitearen arrazoia eta ondorioa, kasu gehienetan, esango nuke. Izan ere, baziren batzuk arrazoia bera txiste moduan hartzen zutenak, gutxiengoak. Baina gehiengoa zen greba egin eta kafetegira joan edota atzeratutako lanak egiteko aprobetxatzen zutenak. Neure buruari harriak botatzen nabil, ni ere inkoherente xamarra izan nintzen-eta. Hala ere, inkoherentziak inkoherentzia, jendartearen dinamika orokorra dela esango nuke. Baina zeintzuk dira benetako arrazoiak? Askotan mugatzen gara “gainbehera soziala” aldarrikatzera, “balore eza”, eta halakoak. Bai, hori ere ezaugarrietako bat da. Eta faktore eragile

Segi irakurtzen