Azken asteotan eskubide indibidualen defentsa irmoa nonahi: iritzi artikuluetan, sareetan, agerraldietan… Baina ez, ikastetxea aukeratzea ez da eskubidea. Bai, ordea, doako hezkuntza publikoa jasotzea. Hor amaitzen da eztabaida. Hezkuntza sistema ikuspuntu merkantilistatik bizi nahi dugula? Ba hortxe ditugu ikastetxe pribatuak: sartzeko nahikoa diru izanez gero, eta zure izen-abizenak edo jatorria arazo ez badira, barra librea. Egungo EAEko hezkuntza sistemak arrakala sozialak are sakonago bihurtzen ditu, pribilegioak betikotuz. Hezkuntza arautuko sareen eta ikastetxeen arteko segregazioa da ondorioetako bat. Segregazioa ez delako zoriz gertatzen den zerbait, erabaki politikoek sortzen baitituzte horretarako baldintzak. Egiturazko arazo bati hautu indibidualekin erantzuten aritu gara orain arte.
Segi irakurtzenEtiketa: eusko jaurlaritza
Ukazioa printzipio gisa
Datuek balio dute egoerak deskribatzeko, gertatutakoak azaltzeko, estatistikak egiteko… Baita errealitatea eraldatu eta hobetzen saiatzeko ere. XIX. mende erdialdean, Manchester hiriko langile auzoetan bizi-itxaropena 26 urtekoa zen. Industrializazioak ekarritako bizi baldintza gordinen erakusgarri da datua, eta ez da imajinazio handiegirik behar orduko miseriak irudikatzeko. Garai hartan sortutako kontsumo kooperatibak errealitate hori eraldatzeko tresna gisa ulertu behar ditugu. Gatozen azken asteotako beste datu batera. Ekopol ikerketa-taldeak jakinarazi duenez, Zubietako erraustegian egindako isurketen neurketetan lortutako datuen arabera, 2020an bi mila aldiz gainditu zen kutsadura muga. Kasu honetan ere, datua erabil genezake alternatibak bilatu eta egoera eraldatzeko; esaterako, Zubietako errauskailuan dauden akatsak eta
Segi irakurtzen