Mahai-inguru, elkarrizketa eta bazkalosteko hitz aspertuetako galdera: Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Erantzuna? Norberaren zamek eta momentuko umoreak baldintzatua, zalantzarik gabe. Horregatik, erantzun azkarra ekidin, eta amesteko eta imajinatzeko postura hartu dut tarte batez. Ezkerrera eta gora joan zait begirada. Ezkerrera, eta gora. Ez dakit hori den amesteko postura ohikoa, edo hautu pertsonal ez-kontzientea den. Dena den, ez didazue ukatuko baduela irakurketa politikoa. Honek ere bai. “Geure gainetik, izarrak bakarrik”… diote Iruñea aldean. Artikulua idazteko erritmo biziegia du soinu bandak, baina erakusten dit norabidea. Etorkizuna imajinatzeko, ezinbestekoa dugulako pentsatzea geure gainetik izarrak bakarrik ditugula. Ez dugula ezta kristalezko sabairik ere. Amestu
Segi irakurtzen