Herrigintza, euskara eta komunikazioa

Badakit sarean orain dela gutxi eztabaidatzen aritu zirela hainbat lagun, sarean erabili beharreko hizkuntzaren inguruan. Eta hainbat iritzi irten ziren (nola zen hura, “zenbat buru, hainbat aburu”?). Ez nintzen oso adi egon eztabaida hartan, zoritxarrez, baina gaurkoan hitz batzuk idatzi nahi nituen horri buruz. Gaurkoan, nire ezezagutzatik, sarean enpresek duten euskararekiko trataerari buruzko hitz batzuk idazteko asmotan zabaldu dut bloga, euskaltzale (sentitzen) naizen heinean ditudan pertzepzioetatik abiatuta. Erabilgarritasunagatik eta efizientziagatik euskararen erabilerari uko egiten dioten jarreraren isla diren webgune, ikus-entzunezko eta bestelakoak datozkit burura. Efizientzia aldetik, uler dezaket irakurle eremu zabalenari bideratzea dela gomendagarriena, eta niri ere blog honetan zaila

Segi irakurtzen