Kooperatiben inguruko hainbat mezu eta ohar idatzi ditut hemen bloga sortu nuenetik. Mezu batzuk kooperatiben abantailak aztertzen, eta beste batzuk kritikak egiten. Hala ere, lagun eta lankideekin sarri mintzagai izan dudan gaiari heltzeko momentua heldu dela uste dut: ordainsariena. Gai konplikatua da, diru kontu denak diren bezala. Izan ere, ordainsariei emandako garrantzia eta esangura aldatzen baita norbanakoaren arabera. Era berean, bakoitzak berdintasunaren eta justiziaren inguruan ditugun pertzepzioak ere ezberdinak diren heinean, ezinezkoa ez baina zaila, benetan konplikatua, da ordainsari edo aurrerakinen auzia jorratzea. Kooperatiben historian zein Arrasateko Kooperatiben Esperientzian (AKE) zehar, oker ez banaiz, ordainsari justuei buruzko eztabaida garrantzitsua izan
Segi irakurtzen