Kooperatiba politikoak

1985ean ULARCOko Zerbitzu Zentralek bultzatutako ikerketa pilotua dut esku artean: La experiencia de Mondragón como proceso. 1971n ULGOReko Kontseilu Sozialak jasotako hausnarketa irakurri, eta begiak zabal-zabalik jarri zaizkit: “jarrera kontsumistak, austeritatetik urrun daudenak eta kapitalistak” hazten ari direla dio, eta beharrezkoa dela formazio kooperatiboa. 1971n, bai. Frankismo garaian, krisi bezperatan, kooperatibak hazkunde bizian murgilduta zeudela. Ildo beretik, azken urteotan formazio kooperatiboari garrantzia eman zaio hainbat kooperatibatan, oinarri sozial eta kooperatiboaren galerari erantzunez. Hala ere, esango nuke formazio saioak neurriz kanpo baloratzen ditugula maiz. Ezinbestekoa dugu kooperatiben oinarriak eta balioak ezagutzea, baina kooperatibismoa ezagutzaz harago doa. Norbanakoen militantzia, ardura soziala eta

Segi irakurtzen

Utopiaz bi hitz

Badira urte pare bat Forokoopek urtero antolatzen dituen topaketetan Utopiari egin ziola leku. Besteak beste, Jose Mari Larrañaga izan genuen bertan, hizlari. Eta utopiaren beharrari buruz hitz egin zigun. Nola beharrezkoa zen aurrera egiteko eta lanean jarraitzeko utopia bat, amets bat, eraldaketa posible egiteko tresnak emango zizkiguna. Arrasateko Kooperatiben Esperientzia (AKE) utopia horren bilatze prozesu bat da, azken finean. Gu bezalako ameslariek, utopia buruan izanda, eraldaketa helburu zuen prozesua abiatu zuten garai hartan. Komunitate konprometituak, berriz, Arizmendiarretaren eta bere ikasleen proiektuari jarraipena eman zion geroago. Utopia kolektibo bat bazegoen garai hartan, hein batean zapaldutako eta porrot egindako jendartearen biziraupena bermatzea

Segi irakurtzen