Harmailatik baino, pistatik egindako kronikarekin natorkizue. 40 urteren ondoren, Iñazio Elorza Ping Pong txapelketaren 2. edizioa izan genuen Arteaga jatetxean. Izena ematera goiz iritsi ziren parte-hartzaileak, atzerritik batzuk, baina eskualdetik gehienak. Zapatila erosoak jantzita, batzuk entrenamendu saioak eginda zetozen, Zegama-Aizkorri txiki uzten baitzuen deialdiak. Izena emateko mahaian, 1984ko urtarrileko argazki zaharrak. Tartean, jada gurekin ez ditugun gehiegi. Malkotxo bat edo beste masailetik behera erortzen utzi, arnasa sakon hartu, eta etxeko guztiok eman genuen izena. Haurrak, umeak, gurasoak, amandreak, aittajaunak… Guztiak kategoria berberean lehiatuko ginen, hala zion txukun-txukun inprimatutako araudiak. Zozketarako bolatxoak prest, batzuk entrenamendurako aprobetxatu zuten bazkal aurreko tartea, palak
Segi irakurtzenEtiketa: agur eta ohore
Udazkena
Justu antzean natorkizue indarrez, boligrafoaren eta teklatuaren artean jauzika, artikulua ezin josi. Udazkenak biluztutako zuhaitzen gisara, mugimendu geldoan, leun, negu hotza jasateko indarra gordetzen. Barrenak tristurei buruz hitz egitea eskatzen dit. Gorputzak, aitortzak egitea. Baina, oinarrian, udazken gogor eta triste honi itxiera eman nahi diot behingoaz. Ez nabil beranduegi, ez, etxeko haritzak duela gutxi galdu baitu azken hostoa. Ez dakit inflexio-puntuak existitzen diren benetan. Erantzun bila, definizio matematikora jo dut, baina 1.800 karakteretan irakurketa existentziala egin eta aldi berean deribatu bikoitzak aipatzea gehiegizkoa iruditu zait. Beraz, aitaren abizenari traizio egin, eta zorroztasunari uko egingo diot gaurkoan. Ez dakit bizitzako zein
Segi irakurtzenEz da tokatzen.
Behin eta berriro errepikatu diot nire buruari. Ez da tokatzen. Ez da tokatzen. Ez, ez da tokatzen, eta punto. Osaba Joshe eta aita Joxerra imajinatzen ditut nonbaitetik guri begira, osasuntsu eta gazte segitzen dutela. Besarkatuta, buruari helduta, elortzatarrak zeharkatu dituen min gordina ezin jasan. Matematiketan eta herrigintzan deskalabro honi soluzio emateko teklaren bila, arkatza eta orriak hartu, kalkuluak egin, kalkuluak berregin… baina ezin. Zoritxarrez, deskalabro hau ezin da zuzendu. Min hau jasangarria egingo duen gauza bakarra denbora da. Denborak egingo du bere magia. Zuekin konpartitu ezingo dugun denborak. Luze eta mingarri egingo zaigun denbora. Baina, era berean, gurekin pasako duzuen
Segi irakurtzenKooperatiben Eguna
Adin-mugarik gabe, gure bideen jabe. Espazioak hartuz, gure aukerak sortuz, konplexurik gabe, gure lanabesen jabe. Halaxe ari gara kooperatibismoa eraikitzen. Aukerak sortzen, kolektiboan eta kolektibotasunerako. Kooperatibismoaren oinarrian, baina, ikaskuntza dago, ikaskuntza indibiduala eta kolektiboa. Zertarako? Barrurantza hazita, kanpokoa eraldatzeko. Jon Sarasuak ederki laburbiltzen du: Tituluak birrindu, barrurantza hazi. Ikasteko sortu eta sortzeko ikasi. Izan, egiteko izan. Egin, izateko egin. Aldarrikapenez harago, egiteak eraldatzen duelako errealitatea, eta egiten ikasten dugulako izaten. Baina kooperatibak ez dira kooperatiba, herria eta herrigintza bere DNAn ez badute, eraldaketa soziala bere diskurtsoaren ardatza ez bada. Herria lantegi, lantegia herrigile eta lantegia herri. Sinesten dut, kontraesanekin eta
Segi irakurtzenUrteurrenak
Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak. Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste aldean izan nintzela. Teknikari lanetan ez dakit zein zebilen, ezta elkarrizketatutakoa zein zen, baina ospitale zaharreko eskailerak baditut gogoan. “Erretratoa” izena omen zuen saioak, hala irakurri diot Joxe Aranzabali. Herriko jende esanguratsua elkarrizketatzen zuen aitak, ziur naiz goxo eta irribarrez, kamerak han zeudela ahaztera arte. Ez
Segi irakurtzen