Arrasateko esperientzia kooperatiboaren inguruko liburuak
irakurri eta irakurri nabil, azkena LANKIk orain dela gutxi
atera zuen liburua (La experiencia cooperativa de Mondragón, Liburu eta Argitalpenak atalean azaltzen dena).
Gaurkoan ebentualen aspektuak lantzen nabil. Izan ere, krisian
ebentualak izango dira, beharbada, kaltetu nagusiak. Baina
garrantzitsuak al dira? Kooperatibismoa sentitzen duen orok
baietz esango du, guztiak garela berdinak. Eskubide berberak
ditugula (karkarkar).
Baina, bitartean, kontseilu sozialetan soldataren jeitsiera
dela eta kexaka, inguruko behin-behineko lanKIDEAK bota dituztela
kontuan izan gabe. Kooperatibismoa diote. Lankidetza.
Elkartasuna.
Garai onetan bakarrik? Gure poltsikoak arriskuan ez dauden bitartean bakarrik?
Badirudi krisiari aurre egiteko TRESNA baliagarriak direla, horixe bakarrik.
Badakit, egoera ekonomiko latzetan nahiko gogorra eta zaila
da bazkideen lanpostuak mantentzea (lanpostuak baino, lana eta
soldata), eta erabaki drastikoak hartu behar dira.
Baina zapore gazi-gozo bat ematen dit niri behintzat…