Kooperatiben sarea eta interkooperazioa

Kooperatibak eredu sozioekonomiko alternatibo gisa ulertzen ditut. Askok ulertzen ditugu horrela. Merkatu kapitalistan egonda ere, bestelako balio eta printzipioak dituzten erakunde gisa. Kapitala tresna gisa dutenak, helburu gisa baino. Izan ere, kooperatiben funtsa komunitatearen garapena da. Oinarrian hori da. Beste kontu bat da egungo kooperatiba batzuen oinarria zein den, zergatik sortzen diren kooperatibak, kooperatibako kide batzuen helburuak zeintzuk bihurtu diren, eta abar luze bat. Hala ere, ez da nire asmoa kooperatiba batzuen norabidearen (edo noranzkoaren?) inguruko hausnarketa egitea, baizik eta azken aldian gero eta nabarmenago egiten zaidan interkooperazio eta elkartasunaren garrantzia aldarrikatzea. MONDRAGON adibide gisa hartzen badugu, bere gorabehera guztiekin,

Segi irakurtzen

Ikerketa eta euskara – #sarekohizkuntzak

Orain dela egun batzuk blog honetan erantzun gehien jaso zituen mezua idatzi nuen, eta geroxeago Facebook-en jarraitu zuen eztabaida luze bat sortu zuen. Eztabaida hartan, euskararen rola ikerketan gaia aipatu zen, gai hori berori jorratzen ari ez ginen arren. Horregatik, oraingoan gai hori lantzeko asmoa dut, asmo onenenetik, eta oraingoan ere nire ezagutza apaletik. Badira urte batzuk ikerketan murgilduta nagoela, MU Enpresagintza-n eta MIKen. Artikuluren bat idazteko zortea izan dut, ponentzia batzuk aurkeztu, proiektu batzuetan parte hartu eta doktoretzan murgiltzeko aukera. Eta horretan ari naiz egun. Nire esperientzia urte gutxikoa den arren, urteotan ikerketaren baitan hizkuntzen erabileraren garrantziaz ohartu naiz.

Segi irakurtzen

#tobera eta Debagoiena

Urtebete pasa da. Amaitu da aurtengo Tobera, eta urtea ere, amaitzear. Iaz hunkituta bukatu nuen Tobera, bertan ezagututako guztiengatik, sortutako loturegatik eta iazko Toberak geure argi-itzalak onartu eta umorez plazaratzeko aukera eman zigulako. Zer esan aurtengo Toberari buruz. Nondik hasi. Iraitz. Nola aldatu diren gauzak, kamarada. Ekainetik hona, ilusioz eta irribarrez betetako barkuan egin dugu topo, eta olatu eta marea guztien aurrean, indarrez (nekez batzuetan) egin dugu arraun. Eskerrik asko Debagoieneko proiektu integral hau posible egiteagatik. Tobera duina taularatzea baino askoz gehiago lortu duzu/dugu. Zorionak, prexoxa. Eta mila esker zure laguntasunagatik. Eta zorionak eta eskerrik asko, nola ez, Bagarako lagunei.

Segi irakurtzen

Identitatea eta proiektu komuna

Gaur asteartea da, 13, eta “martes y trece” hitzak etengabe datozkit burura. Egun aldrebesa dudalako, beharbada. Edota atzoko entsegutik nekatuta irten nintzelako. Edo… Beno, kontua da identitatearen eta proiektu komunaren beharra izan dugula berbagai gaurkoan. Jakingo duzuen bezala, azken asteotan Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideok gelditu gabe gabiltza, entseguz entsegu. Domekan orkestrarik gabe baina entsegu luzea izan genuen, atzo orkestrarekin… Eta aste hau benetan betea izango dugu, larunbatean bertan estreinaldia dugu-eta. Eta zergatik aipatzen dudan hau guztia? Ba gaurko hausnarketarentzako (hilabete honetakoa?) oinarri eta abiapuntu aparta delako. Elkarte Lirikoko kideok proiektu komuna dugu, helburu jakinak, taldeko kide sentitzen gara. Eta

Segi irakurtzen

Kooperatiben webguneak eta domeinuak

Kooperatiben webguneetara edo kooperatiben mugimenduarekin lotutako guneetara jo duzue azken aldian? Hona hemen beraien webguneen adibide batzuk: www.goiena.net, www.mondragon.edu, www.arizmendi.eu, www.forokoop.coop, www.mik.es, http://talaios.net/, www.fagorederlan.es eta www.fagor.com. Domeinuetan fijatzen bazarete, gutxi dira .coop duten guneak. Badirudi domeinuaren kostua bereziki altua dela, Beñat lagunak aipatu bezala. Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (NKA edo ICA, International Cooperative Alliance) tarifen arabera, domeinuak urteko 120 dolarreko kostua luke. Interesgarria litzateke, horren harira, kooperatiben mugimenduak aintzat hartzea webguneek duten garrantzia eta beren izaera kooperatiboa azpimarratzea, eta dagokion erakundeari tarifen inguruan galdegitea. Izan ere, nazioartean eredu den euskal kooperatiben mugimenduak isla izan behar luke bai domeinuetan, baina baita kooperatibek

Segi irakurtzen