Ez du lagunik izango”

Gurasotasuna prozesu sakona eta gorabeheratsua da. Erakusten digu gure beldurrak nola islatzen ditugun gure txikiarengan, ikasitakoak eta ikusitakoek nola baldintzatzen gaituzten… eta behartzen gaitu une batzuetan gure beldurrak gainditzera, gure sinesmenei uko egitera, eta apustuak egitera. Gure printzipioen alde, gure erosotasunaren aurka, sinetsita egiten dugun hori gure txikiarentzat onena dela. Ane Labaka Mayozek ondo zekarren moduan, “espainolez hitz egingo du” eskola publikoan ikasten badu, horixe da euskaltzale ororen beldurretako bat, matrikulazio kanpainan plazan eta parketan errepikatzen dena. Sinetsita, akaso, ikastolara joanda umeak euskaltzale eta euskal hiztun porrokatu eta konprometituak bihurtuko direla. Baina matrikulazio kanpaina ez da beldur horretan gelditzen. “Zure

Segi irakurtzen

Gutasuna – Baipasa irratsaioko kolaborazioa

Honakoa Euskadi Irratiko Baipasa irratsaioko kolaborazioa duzue, 2024ko otsailaren 8an uhinetan entzun zena. Idatziz nahiago baduzue, elkarrizketako testua gehitu dut. Gutasunaz ari gara gaur Baipasan eta jo genezaken soziologo edota antropologoren batengana gu-az egon badaudelako teoriak baina gutasuna praktikatzen duen lagun batekin hitz egitea erabaki dugu. NAROA ELORTZA du izena eta Euskadi Irratiko fitxan agertzen da kooperatibismoa ikertu duela, sindikatu bateko langilea izandakoa dela, gaur egun Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibako kide dela, Biziolakoa ere bai -ekonomia sozial eraldatzailea lantzen dute bertan- , ama da, eskolako guraso elkarteko kide eta une honetan ezin du gurean zuzenean aritu mozorrotutako

Segi irakurtzen

Beharrezko ditugun ametsak

Komuneko paperari buruz idatzi behar nuen gaur ere, baina errebelatu zait A lankidea. Nahiago duela beste edozeri buruz irakurtzea. Eta halaxe utzi nau ba, blokeatu xamar, ideiak ere hoztuta. Begiak itxi, eta amets pixka bat egiteko aprobetxatuko dut aukera. Apurtxo bat soilik, etorkizun hobe eta bizigarriagoak imajinatzeko beste. Egia esan, barrenak eskatzen dit urte berria esperantzarekin hastea, egin ditzakegunei buruz aritzea. Gure herrietako desorekei buruzko datu gordinak ekar nitzakeelako, hezkuntza mailako desoreketatik hasita, baina diagnostikoak elkarbanatu baino, nahiagoko nuke beste errealitate posibleak irudikatzen saiatzea. Irudikatu nahi nuke ertzetakoak erdigunean dituen herria. Irudikatu nahi nuke aniztasuna euskaraz eta duintasunez kudeatzeko baliabideak

Segi irakurtzen

Udazkena

Justu antzean natorkizue indarrez, boligrafoaren eta teklatuaren artean jauzika, artikulua ezin josi. Udazkenak biluztutako zuhaitzen gisara, mugimendu geldoan, leun, negu hotza jasateko indarra gordetzen. Barrenak tristurei buruz hitz egitea eskatzen dit. Gorputzak, aitortzak egitea. Baina, oinarrian, udazken gogor eta triste honi itxiera eman nahi diot behingoaz. Ez nabil beranduegi, ez, etxeko haritzak duela gutxi galdu baitu azken hostoa. Ez dakit inflexio-puntuak existitzen diren benetan. Erantzun bila, definizio matematikora jo dut, baina 1.800 karakteretan irakurketa existentziala egin eta aldi berean deribatu bikoitzak aipatzea gehiegizkoa iruditu zait. Beraz, aitaren abizenari traizio egin, eta zorroztasunari uko egingo diot gaurkoan. Ez dakit bizitzako zein

Segi irakurtzen

Ez da tokatzen.

Behin eta berriro errepikatu diot nire buruari. Ez da tokatzen. Ez da tokatzen. Ez, ez da tokatzen, eta punto. Osaba Joshe eta aita Joxerra imajinatzen ditut nonbaitetik guri begira, osasuntsu eta gazte segitzen dutela. Besarkatuta, buruari helduta, elortzatarrak zeharkatu dituen min gordina ezin jasan. Matematiketan eta herrigintzan deskalabro honi soluzio emateko teklaren bila, arkatza eta orriak hartu, kalkuluak egin, kalkuluak berregin… baina ezin. Zoritxarrez, deskalabro hau ezin da zuzendu. Min hau jasangarria egingo duen gauza bakarra denbora da. Denborak egingo du bere magia. Zuekin konpartitu ezingo dugun denborak. Luze eta mingarri egingo zaigun denbora. Baina, era berean, gurekin pasako duzuen

Segi irakurtzen