Troikaren bisitaren aurrean, alternatibaz

Troika bisitan izan dugu Euskal Herrian, istiluz betetako martxoaren 3a Bilbon, eta martxoaren 3a oroitzeko istiluak Gasteizen. Agintari ekonomikoek, benetako agintariek, egunero-egunero ixilean praktikatzen duten biolentziaren aurrean istiluak izan ditugu. Ukrainian edo Venezuelan “herriaren iraultza” dena, “antisistemen biolentzia” da hemen. Ez dut kritikatuko, hala ere, “antisistema” hitza. Harro esan behar genuke-eta antisistemak garela. Sistema kapitalistaren aurrean antisistemak baikara. Troikaren eta gobernuen politikek etsipena sortzen digute sarri. Amorru eta beldurrarekin batera. Etsipena, badirudielako hori dela espero dezakegun bakarra. Beldurra, noraeza eta segurtasun eza gailentzen zaigulako. Eta amorrua. Blokeatzen gaituen amorrua, begirada ilundu eta, noizbehinka, itsutzen gaituena. Baina bada alternatibarik. Hamlet antzerkian

Segi irakurtzen

FEEn planten erosketa, soluzioa?

Azken egunotan berriak eta zurrumurruak badira inguruan, Fagor Etxetresna Elektrikoen bi planta erosiko lituzkeen enpresa bat badagoela dioena. Soluzioa omen da planta horientzat. Ez dut uste hain erraza denik, hala ere. FEEren filialen eta zenbait planten salmentari buruzkoak ez dira berriak Debagoienean. Zituen arazoak entzunda, planta edo filialak esku kapitalistetara pasatzeko beldurra bazegoen lehen ere. Horrek, baina, zalantzak dakartza jabetzaren eta eredu kooperatiboaren inguruan. Jakina denez, kooperatiben ezaugarrietako bat langileen jabetzako enpresa izatea da, oinarrietako bat da. Suposa dezagun FEEko plantak (kooperatibakoak, ez filialak) saltzen direla, esku kapitalistetara doazela. Horrek suposatuko luke plantak ez liratekeela jada FEEn bazkideen esku izango.

Segi irakurtzen

Bloga, idazle frustratuaren soluzioa

Txikitatik gustatu izan zait idaztea. Ikastolan nenbilenean gustura betetzen nituen etxeko lan horiek. Beno, idazteko gairen bat bururatzen zitzaidanean behintzat. Izan ere, pelutxeen izenak adibide, imajinazioa ez da espresuki neure indarguneetako bat. Lagun bati entzuna diot guztiok garela sortzaileak, baina mugak jartzen dizkiogula geure buruari. Zeinek daki. Sarri entzun izan dut blogak tresnak direla, helburuak lortzeko edo lortu bidean eragiteko erremintak. Badira euskarazko edukiak sortzeko (eta beraz interneten euskararen presentzia biderkatzeko), badira hainbat gai lantzeko eta masa kritikoa sortzeko, badira sareak eraikitzeko (kaixo bakalhautar eta blogsovietarrok), noizbehinka (ez oso sarri) badira sentimenduak eta minak plazaratu eta arintzeko, eta, beno, marketinerako

Segi irakurtzen

Zarzuelaren zergatiaz

(Eguneko bigarren mezua, badakit. Ez da errepikatuko, lasai) Batzuetan zalantzan jartzen dut zergatik egiten dudan zarzuela. 16 urterekin hasi nuen abentura, irakasten ahalegintzen zen kantu irakasleak La Tabernera del Puerto obra ederrean papel garrantzitsu xamarra eskaini zidanean. Obra ederra da, geurea delako, euskal doinuez eta doinu ederrez blai dagoena. Eta urte hartan deskubritu nuen antzerkia. Antzezle frustratua bihurtzen hasi nintzen urte hartan (idazle frustratuari batu zaiona). Deskubritzen hasi nintzen antzerkiak garapen pertsonalean ematen zidan guztia. Deskubritu nuen neure buruarekiko seguruago sentitzen nintzela. Deskubritu nuen… eta deskubritzen jarraitzen dut. Eta hori bihurtu zen zarzuela, garapen pertsonal-artistikorako tresna eta jolas. Zer iruditzen

Segi irakurtzen

Pelutxeak eta ni

Ez diet sekula pelutxeei izenik jarri. Ez dakit nire imajinazioa oso mugatua delako edota zentzurik topatu ez diodalako. Izan ere, izena emanda ere, zertarako balioko zuen? Deituz gero ez lidakete kasurik egingo, eta alferrikako lanak ez ditugu hartuko ba! Atzera begiratu, eta gogoan dut izeba Kaximiraren etxera Gabonetan, urtero-urtero, pelutxe bat ekartzen zidala Olentzerok. Batzuei aterkiak (urtero-urtero), eta neuri pelutxeak. Horietako batek, hartz zuriak, txapelean TOM idatzita zuen, eta beno, berak bakarrik lortu zuen izena izatea. Zorionekoa Tom! Olentzeroko garaiak pasata ere, pilatzen joan zaizkit pelutxeak. Hartzak, txakurrak, untxia, Eskoziako behia, asto elegante bat… Eta despistatuta dauzkadan beste batzuk. Ia

Segi irakurtzen