Kontsumoaren egituraketa

Aste batzuk daramat geopolitikaren zoramena orriotara ekartzea ekiditen. Baina nola aritu sozioekonomiaz, kapitalismoak eta botereak ezarritako araurik gabeko nazioarteko politika testuinguru gisa jarri gabe? Zorionez, sare libreetan topatzen ditugu ezinegona bideratzen laguntzen diguten mezuak, baita zerbait egiteko beharrari erantzuna emango dioten tresnak ere. Esaterako, kontsumitzaile kontziente gisa AEBko produktuei boikota egiteko aplikazioak; Israelgo produktuekin deskubritu genuen “No Thanks” aplikazioaren gisara, AEBko produktuak identifikatzekoak ere zabaldu dira (“Non USA” eta “Made O’Meter”). Halako tresnek laguntzen digute kontsumo kontziente bat egiten, muga etikoak markatuta. Dena den, egungo testuinguruan eta imajina ditzakegun eszenatokiekin, iruditzen zait kontsumo kontzienteaz haragoko jauzia egitea ezinbestekoa dela. Kontsumoa

Segi irakurtzen

Kontuak egiteko 57 era

Zenbakien garaian gaude. Aurrekontuak lanean, etxean eta titularretan. Gobernuetatik errepikatu zaizkigu urteroko leloak eta esaldi potoloak: “inoizko aurrekontu sozialenak”, “zerbitzu publikoen aldeko apustua”, “hezkuntzan inbertitzen duen gobernua”… Hitz hutsak, kea; pixka bat arakatuz gero, nabarmena baita aurrekontuon helburua, funtsean, sistema (kapitalista) bere horretan mantentzea dela. Baina bada beste modu bat kontuak egiteko. Bada beste modu bat kapitala helburu ez izateko. Eta, administrazio publikoak halakorik bermatzen ez duen bitartean, norbanakoon, komunitatearen eta sareen ardura kolektiboa da oinarrizko beharrak estaliko dituen funtsak eta tresnak sortzea. Eta, hau diot, Koop57-ren 10. urteurrena ospatu berritan. Hau diot, Gasteizko topaketan bizitako familia giroa gorputzean. Hau

Segi irakurtzen

Ekaineko zurrunbilotik

Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa organikoan aritzen garenontzako. Gai ordenak, deialdiak, auditoretzak, kudeaketa plana, emaitzen banaketa, aurrekontuak, bozketak, aktak, kontuen erregistroa, barne araudia, estatutuak… Hori da gure udaberria. Araudi zorrotzek buruhaustez betetzen gaituzten garaia. Izango du zentzua legedian halako zorroztasuna ezartzeak, bereziki bermatzeko bazkideen arteko ekitatea eta bidezko prozedurak. Baina neure buruari galdetzen diot ea burokraziak eta formalismoak ez dien gure erakundeei malgutasun txikiegia ematen oinarrizko elementuei erreparatzeko: konpromisoa, erantzukidetasuna, inplikazioa, maitasuna, elkartasuna, zaintza.

Segi irakurtzen

Eraikinak baino gehiago

Ez gaude ohituta, zoritxarrez, berri onak topatzera. Are gutxiago etxebizitzari eta eraikinei buruz hitz egiterakoan. Izan ere, etxebizitza oinarrizko eskubidea izan arren, luxua izaten jarraitzen du, gazteak tutoreen etxean mantentzen dituen pribilegio bat. 2025ean egindako lehen Soziometroak ere argi zioen: EAEko biztanleen artean 2. ardura nagusia da etxebizitzarena. Dena den, ez da dena iluntasuna, eta pasa den asteak denetariko berriak utzi zizkigun. Iruñetik iritsi zitzaigun berrietako bat: 57 urteko emakume bat etxegabetu behar zuten asteazkenean, minbizia eta % 75eko desgaitasuna duena. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak 7:30ean jarrita zuen etxegabetzea gelditzeko hitzordua. Eta, tentsio handiko uneen ondoren, lortu zuten etxegabetzea gelditzea.

Segi irakurtzen

Gutasuna – Baipasa irratsaioko kolaborazioa

Honakoa Euskadi Irratiko Baipasa irratsaioko kolaborazioa duzue, 2024ko otsailaren 8an uhinetan entzun zena. Idatziz nahiago baduzue, elkarrizketako testua gehitu dut. Gutasunaz ari gara gaur Baipasan eta jo genezaken soziologo edota antropologoren batengana gu-az egon badaudelako teoriak baina gutasuna praktikatzen duen lagun batekin hitz egitea erabaki dugu. NAROA ELORTZA du izena eta Euskadi Irratiko fitxan agertzen da kooperatibismoa ikertu duela, sindikatu bateko langilea izandakoa dela, gaur egun Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibako kide dela, Biziolakoa ere bai -ekonomia sozial eraldatzailea lantzen dute bertan- , ama da, eskolako guraso elkarteko kide eta une honetan ezin du gurean zuzenean aritu mozorrotutako

Segi irakurtzen