Ipuinak kontatzen pasa dugu uda, lehengusuz lehengusu heldu zaizkigun liburuekin: Txorimaloa, Tulipa txikia, Zuria izan nahi zuen hartza, Lau anaia… Eta istorio horietatik eratorritako bertsioekin. Irailarekin batera, baina, elkarrizketak aldatu zaizkigu. “Mohamedek autobusa hartzen du”. “Atzo Enekok autobusa hartu zuen” (atzo, hitz indefinitu hori!). “Laaibah kaskamotz etorri da!” “Matthiasek ipurdi beltza dauka… eta ez du kasurik egiten!” Halaxe hasi dugu ikasturtea, isildu gabe eta eskolara joateko gogoz. Matthiasek, berriz, ez dirudi oso pozik joan denik. Ez da erraza izan behar 3 hilabeteren ondoren hizkuntza berriarekin komunikatu ezina. Enaitz eta Enarak berriz, gurasoei txantaje emozional latza: “amatxo, bihar negar egingo dugu”.
Segi irakurtzenKategoria: kolaborazioak
Eta orain, kolapsoa
Oporren azken egunean ari naiz ordenagailu parean hitz solteak josi nahian, Goiberriko irakurle finek zer irakurri nahiko ote duzuen asmatu guran. Udan gure etxean zaharrak berri izan ditugu, azken hilabeteotako joerak ez dira aldatu: eguraldi lehorrarekin arduratuta, argindarraren kontsumoarekin tentuz, erosketen zerrendarekin adi… lotarako eta deskantsurako tarteak, horiek izan ditugu nobedade. Zuek ere antzera, ezta? Nekatuta nabari dut burua, etsipenez eta beldurrez bustitako giroan. Kolapsoari buruz ari zaizkigu bat-batean komunikabideak, gauza berria ez den arren. Gogoan ditut oraindik Usurbilen Auzolan-ek antolatutako jardunaldi haiek, Joseba Azkarragari zetorrenari buruz hitz egiten aditu genion hura. 10 urte baino gehiago pasako ziren ordutik, baina
Segi irakurtzenKooperatiben Eguna
Adin-mugarik gabe, gure bideen jabe. Espazioak hartuz, gure aukerak sortuz, konplexurik gabe, gure lanabesen jabe. Halaxe ari gara kooperatibismoa eraikitzen. Aukerak sortzen, kolektiboan eta kolektibotasunerako. Kooperatibismoaren oinarrian, baina, ikaskuntza dago, ikaskuntza indibiduala eta kolektiboa. Zertarako? Barrurantza hazita, kanpokoa eraldatzeko. Jon Sarasuak ederki laburbiltzen du: Tituluak birrindu, barrurantza hazi. Ikasteko sortu eta sortzeko ikasi. Izan, egiteko izan. Egin, izateko egin. Aldarrikapenez harago, egiteak eraldatzen duelako errealitatea, eta egiten ikasten dugulako izaten. Baina kooperatibak ez dira kooperatiba, herria eta herrigintza bere DNAn ez badute, eraldaketa soziala bere diskurtsoaren ardatza ez bada. Herria lantegi, lantegia herrigile eta lantegia herri. Sinesten dut, kontraesanekin eta
Segi irakurtzenOspatzeko arrazoi bila
Fresko antzean hasi dugu uda, udaberriak lehor-lehor utzi dituen belardien lasaitasunerako. Azken egunotako euriei esker, lasaiago jango dute Udalatx azpiko abere eta baratzeek, eta ziur kaleko kotxez betetako baserri bideek ere hartuko zutela lasaitua. Iraunkortasuna eta ekologia bogan ditugun garaiotan, harrigarria iruditzen zait garraio publikorik gabeko auzo turistikoak izatea oraindik. Turismoaren edo energia azpiegituren aitzakiarekin, hiritarrok segitzen dugu lur emankorrak erasotzen; herri garapenaren izenean plakez, kotxez eta inora ez daramaten tren azkarrez betetzen. Funtsean, eredu aldaketarik nahi ez dugun bitartean. Lainopean bai, baina panorama eskasarekin hasi dugu uda. Bai hemen, baita aberatson onespenarekin iheslarien hilerri bihurtu diren mugetan ere. Baina
Segi irakurtzenHeldulekuak
“Krisi egoeretan shocketik salbu mantentzen gaituena gure errelatoa da: nor garen, gure erroak, gure ibilbidea, gure historia.” Halaxe dio Naomi Kleinek “Shockaren doktrina” (2009) dokumentalaren hasieran, 2008an lehertutako krisiaren testuinguruan. Orduan ere krisi sistemikoaren ideiarekin luze aritu ginen: sistemaren kaosa, krisi ekonomikoa, ekologikoa, demografikoa, kulturala… Eta egungoa ere ez da oso ezberdina. Osasun larrialditik irten gabe, larrialdi ekologikoari buruz aritu zaizkigu, krisi energetikoaz… eta, azkena, gerra. Krisi sistemikoaren eta kolapsoaren ideiak berriz ere protagonismoa hartzen du, bakean uzten ez gaituen euli gisa. Etorriko den kolapsoaren aurrean, lehengaien gaineko espekulazio saio berri bat da gaur egungoa. Baina ez, kontsumo maila hau
Segi irakurtzen