Quantcast

Category: interkooperazioa

Irteerak (eta ez-irteerak)

Zurrumurruak soilik iristen zaizkigu Goierrira Ulma eta Orona kooperatiba taldeak Mondragonetik irteteko hartu duten erabakiaren inguruan. Sare sozialetan Mondragon-en sedukzio saiakerak batetik, eta Ulmako Kontseilu Errektoreek egindako salaketak, bestetik. Lurrin goxotik urrun, guztia. Ulmarena tristuraz bizi dudan horietako bat naiz, aitortuko dizuet. Gogoan dut oraindik nola bizi izan genuen Irizar eta Amporen irteera, botere eta …

Continue reading

Motorrak berotzen

Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, …

Continue reading

Aurre-erretiroak FEEn… eta MONDRAGONen

Badira egun batzuk Zigor Ezpeletak (MONDRAGONeko kide) Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egin zuena. Gestio sozialeko arloan ari denez gero (izen zehatza jakin ez dakidan arren), Fagor Etxetresna Elektrikotako bazkide “soberakinei” eskaini ahal zaien irtenbideari buruz aritu zen batez ere. Enplegua bere elkarrizketaren zentru bihurtuta. Birkokapenak aipatzerako orduan, galdetu zioten ea behin-behineko langileen konturakoak izango Continue Reading

MONDRAGON ez ei da solidarioa

Ez dakit eredu kooperatiboa zalantzan jarri nahi duten berberak ari diren MONDRAGON Korporazioaren baitan elkartasunik ez dagoela sinestarazi nahian, edo horiek baino gehiago diren. Izan dira informazioak ere MONDRAGONen baitan zeinek bozkatu duen 120 milioi ematearen alde eta zeinek aurka. Arrazoia? Auskalo. MONDRAGONeko gainerako kooperatibek elkartasunik ez dutela erakutsi diote. Datu zehatzetan ez gara sartuko Continue Reading

Kooperatiben sarea eta interkooperazioa

Kooperatibak eredu sozioekonomiko alternatibo gisa ulertzen ditut. Askok ulertzen ditugu horrela. Merkatu kapitalistan egonda ere, bestelako balio eta printzipioak dituzten erakunde gisa. Kapitala tresna gisa dutenak, helburu gisa baino. Izan ere, kooperatiben funtsa komunitatearen garapena da. Oinarrian hori da. Beste kontu bat da egungo kooperatiba batzuen oinarria zein den, zergatik sortzen diren kooperatibak, kooperatibako kide …

Continue reading