Quantcast

Category: herrigintza

Eskubideez harago

Azken asteotan eskubide indibidualen defentsa irmoa nonahi: iritzi artikuluetan, sareetan, agerraldietan… Baina ez, ikastetxea aukeratzea ez da eskubidea. Bai, ordea, doako hezkuntza publikoa jasotzea. Hor amaitzen da eztabaida. Hezkuntza sistema ikuspuntu merkantilistatik bizi nahi dugula? Ba hortxe ditugu ikastetxe pribatuak: sartzeko nahikoa diru izanez gero, eta zure izen-abizenak edo jatorria arazo ez badira, barra librea. …

Continue reading

Urteurrenak

Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak.  Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste …

Continue reading

Mitoak mito

Elkarrizketa mugatu (140 karaktere) baina interesgarriak ari gara egunotan sarean izaten, kooperatiben eta bailararen bilakaeraren inguruan. Hedoi Etxartek Argiako artikulu baterako esteka ere eman digu, gomendagarria benetan (eskerrik asko, portzierto). MONDRAGONen bilakaerak hainbat gako izan ditu, egungo egoerara arteko garapena hainbat faktoreren menpekoa dugu. Ormaetxeak dioen bezala, diktadura garaian kooperatibek zuten izaera oxijenatzailea galdu du, Continue Reading