Kooperatibak interes publikoaren gainetik?

Aitortzen dut. Bizitzan lehen aldiz, ez naiz ziur ea kooperatibak diren eraldaketa sozialerako formula egokiena.

Ez diot mintzagai izan ditugun arriskuengatik; merkatu interesak gainjartzea, bokazio soziala alboratzea, internazionalizazio eredu kapitalista, azpikontraten eta behin-behinekoen erabilera sistematikoa…

Harago, uneko zalantzon iturria gizartearekiko behar dugun elkartasun ekonomikoa da.

Kooperatibak eraldaketa sozialerako agente aktibo dira. Lekuko lanpostuak bultzatuz eta (barrura begirako) ordainsarien elkartasuna oinarri izanez, besteak beste. Hala ere, esanguratsua da hainbatentzat kooperatiba sortzeko arrazoia motibazio soziala ez izatea, baizik eta ekonomikoa. Merkeagoa omen.

Gogoan dut Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den legegintzaldian planteatutako kooperatiben gaineko zerga erreforma. Itzelezko kalapita piztu zen, oroituko duzuenez. Diotenez, EHBildu-k hauteskundeetan horrexegatik boto batzuk ere galdu omen zituen.

Kooperatibak behar luke izan gizarte osoaren sustengu. Emakume aurpegia duen prekarietatearen aurkari sutsu. Gizarte osoarentzat zerbitzu publikoak indartuko dituen erakunde.

Eta hori bidezko fiskalitatearekin bideratzen da. Jardueraren gaineko kontrol sozialarekin.

Landu behar genuke eredu bat, kooperatiben oinarriak dituena, baina bermatuko duena kooperatibak gizartean errotuta egotea, langile, langabetu eta kaltetuenen interes berberak dituena.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude