Kaixo guztioi. Gaur, tesiarekin bueltaka nabil honetan (gaur ere esan beharko nuke), mahai-inguru bateko edukia aztertzeko aukera izan dut. Bertako parte-hartzaileak Joseba Azkarraga, Mikel Zabala eta Joxean Alustiza dira.
Kontua da beste gairen batzuen artean, blogean behin aipatutako gaia lantzen dutela. Jakina, nik planteatu nuena baino landuagoa! Interesgarria iruditu zait blog honen irakurleak zaretenoi testua eskaintzea… Artikulu osoa, hemen.
Ondo segi!
Formazioa eta hezkuntzaren gaiarekin
bukatu nahiko nuke. 1999ko LARRUN hartan ere kezka handiarekin agertzen
zen gaia, baina orain esperientziaz egin den azterketan ere atera da
balore kooperatiboen transmisioan Mondragon Unibertsitateak ez duela
behar bezala bultzatu. Zein da zuen iritzia?
J. AZKARRAGA. Autokritika egin behar dugula uste
dut. Hezkuntzaren ikuspegitik etena egon da balore kooperatiboen
beharrezko transmisio horretan, seguruenik pentsaturik kooperatiben
munduan lan eginez balore horiek berez transmitituko zirela, osmosi
bidez.