Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan duten protagonismoari buruz (karrera ziklista gehiegitxo ikusiko genituen, akaso). Hasi naiz kontatzen Arrasaten trena izan zela, baina ez nuela ezagutu. Ezagutu gabekoaren nostalgiak ekarriko ninduen bizitzera, akaso, trenen eskualdera. Urte batzuk iraun ditu trenaren eta bion arteko maitasun istorioak. Erraztu zuen bion artekoa, gainera, aldirikoak erabiltzeko bonuak. Baina, pixkanaka, gure arteko maitasuna hoztu egin da; Gipuzkoako aldirietako obrek, atzerapenek eta kaosak urrundu gaitu.

Segi irakurtzen