Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan duten protagonismoari buruz (karrera ziklista gehiegitxo ikusiko genituen, akaso). Hasi naiz kontatzen Arrasaten trena izan zela, baina ez nuela ezagutu. Ezagutu gabekoaren nostalgiak ekarriko ninduen bizitzera, akaso, trenen eskualdera. Urte batzuk iraun ditu trenaren eta bion arteko maitasun istorioak. Erraztu zuen bion artekoa, gainera, aldirikoak erabiltzeko bonuak. Baina, pixkanaka, gure arteko maitasuna hoztu egin da; Gipuzkoako aldirietako obrek, atzerapenek eta kaosak urrundu gaitu.

Segi irakurtzen

Zarataren erdian… noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren. Komunikabideetan zarata besterik ez, erantzukizunei iskin egiteko iskanbila. Arduragabekeria eta zentzugabekeria gehiegi, eta politika serioak faltan. Datu eta informazio gordina jasotzeko aukera izan dugu, tarteka. Telebistako mahai-inguru txatxu batean ere entzun ahal izan dugu 8 hilabete langabezian pasatzen dituzten suhiltzaile eta basozainak ditugula. Eta, aldi berean, uda garaian gertatzen diren suteak ez gertatzeko neurriak beste 8 hilabeteetan hartu behar direla. Jakin dugu

Segi irakurtzen