Eraikinak baino gehiago

Ez gaude ohituta, zoritxarrez, berri onak topatzera. Are gutxiago etxebizitzari eta eraikinei buruz hitz egiterakoan. Izan ere, etxebizitza oinarrizko eskubidea izan arren, luxua izaten jarraitzen du, gazteak tutoreen etxean mantentzen dituen pribilegio bat. 2025ean egindako lehen Soziometroak ere argi zioen: EAEko biztanleen artean 2. ardura nagusia da etxebizitzarena. Dena den, ez da dena iluntasuna, eta pasa den asteak denetariko berriak utzi zizkigun. Iruñetik iritsi zitzaigun berrietako bat: 57 urteko emakume bat etxegabetu behar zuten asteazkenean, minbizia eta % 75eko desgaitasuna duena. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak 7:30ean jarrita zuen etxegabetzea gelditzeko hitzordua. Eta, tentsio handiko uneen ondoren, lortu zuten etxegabetzea gelditzea.

Segi irakurtzen