2025 efektua

Barrenak lasaitzeko beharretik hasi nintzen artikulu hau idazten, oreka bila. Izan ere, inguruan aldaketa handiak ikusten ari naiz azken aldian, mugimendu bitxiak, inflexio puntuak. Lagun batek esan zidan astrologiako ez dakit ze fasetan sartu garela, eta aldaketa bizien garaia iritsi dela. Jakin beharko dugula egokitzen, geure burua aldaketa eta desoreken aurrean erresiliente bihurtzen. Astrologiaren teorian oinarritu baino, nahiago izan dut 2000 efektua nigan eta inguruan 25 urteko atzerapenez iritsi dela pentsatzea, erosoago sentitzearren-edo. Puntua-ko irakurle gehienek oroituko duzue 2000 efektua, eta urte amaiera hartan eman ziguten txapa galanta. Shockaren doktrinarekin parekatzeko beste ez, Naomi Klein bakean utziko dugu oraingoan, baina

Segi irakurtzen