Enpresa piramidalei inbidiaz begiratzen diet batzuetan: eskema zurrunak, ondo definitutako funtzioak, esplizitatutako botere guneak, washing pixka batekin disimulatuak… estandar garbietan oinarritua guztia. Gogorra bezain sinplea. Bestelako eskemetan lan egiten saiatzen ari garenontzat, berriz, konplexutasuna nonahi. Lan molde berriak definitu eta geureganatzen saiatzen gara, ingurunea kontrara daukagun arren. Errepikatzen diogu geure buruari bizigarritasuna, eraldaketa… eta tarteka ausartzen gara eskubide indibidualak proiektu kolektiboan kokatzen, oreka konplikatu eta kasik ezinezkoa bilatuz. Zelako borroka geure barruan, barruraino sartuta dauzkagun parametroak deseraikitzen. Lehen pentsaezinak ziren errutinak sortu ditugu. Hasten ditugu bilerak “zer moduz gaude” batekin, sentimenduei espazio bat emanez; besarkadak, malkoak, familia… eta txokolatea. Baina,
Segi irakurtzenHilabetea: urria 2022
Ikasturte berria
Ipuinak kontatzen pasa dugu uda, lehengusuz lehengusu heldu zaizkigun liburuekin: Txorimaloa, Tulipa txikia, Zuria izan nahi zuen hartza, Lau anaia… Eta istorio horietatik eratorritako bertsioekin. Irailarekin batera, baina, elkarrizketak aldatu zaizkigu. “Mohamedek autobusa hartzen du”. “Atzo Enekok autobusa hartu zuen” (atzo, hitz indefinitu hori!). “Laaibah kaskamotz etorri da!” “Matthiasek ipurdi beltza dauka… eta ez du kasurik egiten!” Halaxe hasi dugu ikasturtea, isildu gabe eta eskolara joateko gogoz. Matthiasek, berriz, ez dirudi oso pozik joan denik. Ez da erraza izan behar 3 hilabeteren ondoren hizkuntza berriarekin komunikatu ezina. Enaitz eta Enarak berriz, gurasoei txantaje emozional latza: “amatxo, bihar negar egingo dugu”.
Segi irakurtzen