Oporren azken egunean ari naiz ordenagailu parean hitz solteak josi nahian, Goiberriko irakurle finek zer irakurri nahiko ote duzuen asmatu guran. Udan gure etxean zaharrak berri izan ditugu, azken hilabeteotako joerak ez dira aldatu: eguraldi lehorrarekin arduratuta, argindarraren kontsumoarekin tentuz, erosketen zerrendarekin adi… lotarako eta deskantsurako tarteak, horiek izan ditugu nobedade. Zuek ere antzera, ezta? …