Goiberriko irakurle askok bezala, nik ere ikastolan ikasi nuen. Ama irakasle urte luzez, eta aita ere zuzendaritzan aritua. Gogoan dut bazela garai hartan klase elebidun bat, B ereduaren azken arrastoak. Esango nuke nahastu gintuzten arte ez genuela ezagutu zer zen “aniztasuna”. Hori bai, guztiok ginen zuriak eta euskal jatorrikoak. Ordutik pasa dira urte dezente, eta egoera nabarmen aldatu da. Euskal Herriko bazterrak kolorez bete zaizkigu, baita ikasgelak ere. Egia esan, eskolara bidean doazen umeei inbidia sanoarekin begiratzen diet. Zenbat ikasiko duten beste kulturetatik, bizitzeko beste moduetatik! Haurreskola penaz utziko dugun arren, etxeko txikia izen ezberdinez betetako gelan ikusteko gogoz gaude.
Segi irakurtzenHilabetea: urtarrila 2021
Sasoibide, sasoiko
Zenbat alditan entzun eta irakurri ote dugun “historikoa” hitza. Manifestazioa, ekitaldia, urtea, hilabetea… guztia magnifikatzeko beharra ote. Baina ekintza handi eta esanguratsu horiek baino, ekimen txikiek osatzen dute gure ibilbidea, historia propioa. Eta pandemiaren ikaragarritasunaz harago, 2020an titular handirik gabeko ekimen garrantzitsuak izan ditugu martxan. Horietako bat da Sasoibide proiektua (https://labur.eus/sasoibide). 2018ko azaroaren 8an egin zuten lehen irteera: Arrasateko Biterin hasi, eta Ekiloreraino. 10 bat lagun bildu ziren orduan. 2 urte pasata, 20 lagunetik gora elkartu izan dira ostegun goizetan. 55 urtetik gorakoak denak, osasuna zaintzeaz gain harremanak josi nahi dituztenak. Bi emakumeren ilusio eta lan gogorrarekin hasi zena, proiektu
Segi irakurtzen