2011n egin genuen lehen tobera Debagoienean: herri antzerki satirikoan Bergarak Arrasate epaitu zuen. Salaketa gordinak izan ziren, eta akusatuaren aulkian, hozkailu eta garbigailu bat, Arrasateren ikur. Bertan irten ziren ordura arte ahapeka esaten genituenak: kooperatibek garapen ekonomikoa lehenetsi dutela ongizate sozialaren aurrean, “punky de postal” garela, furgoneta/autokarabanadun iraultzaileak… Barre algara artean amaitu zen epaiketa hura, …