Duela 3 astetik bat gehiago gara etxean, prozesu eder baina gogorraren ondoren. Ustez “emakume oso” egiten nauena bete dut, behingoaz, eta Virginie Despentes-ek “King Kong teoria” liburuan deskribatutakoa frogatu: seme/alabekiko maitasun erromantikoaren diskurtsoa buruan sartzen digute; baita erditze ondorengo egunetan ere, prozesuaren idealizazioa inposatuz. Dena dela, emakume zein gizon, etxeko guztioi aldatu zaigu bizitza azken asteotan. Planak malgutu zaizkigu, ordutegiak, loa, otorduak… bizitza bera beste baten menpe dago orain. Enpresa askotako patroi-langile harremanen pare, bai horixe! Langile gara, patroiaren nahien menpe; eta, era berean, bere ongizatea bermatzeko, patroia gure lanaren menpe dago. Badira aste batzuk zutabe honetan bertan langileon eskubideak
Segi irakurtzen