Kooperatiben webguneetara edo kooperatiben mugimenduarekin lotutako guneetara jo duzue azken aldian? Hona hemen beraien webguneen adibide batzuk: www.goiena.net, www.mondragon.edu, www.arizmendi.eu, www.forokoop.coop, www.mik.es, http://talaios.net/, www.fagorederlan.es eta www.fagor.com. Domeinuetan fijatzen bazarete, gutxi dira .coop duten guneak. Badirudi domeinuaren kostua bereziki altua dela, BeƱat lagunak aipatu bezala. Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (NKA edo ICA, International Cooperative Alliance) tarifen arabera, domeinuak urteko 120 dolarreko kostua luke. Interesgarria litzateke, horren harira, kooperatiben mugimenduak aintzat hartzea webguneek duten garrantzia eta beren izaera kooperatiboa azpimarratzea, eta dagokion erakundeari tarifen inguruan galdegitea. Izan ere, nazioartean eredu den euskal kooperatiben mugimenduak isla izan behar luke bai domeinuetan, baina baita kooperatibek
Segi irakurtzen