Hamaika arrazoi izan ditut, izan ditugu, greba egiteko. Eta beharbada, gaurkoan #m29greba traolarekin sare sozialetan irakurritako hau izan da esanguratsuena: greba ez da aukera pertsonal bat, aukera eta betebehar sozial bat da. Konpromisoa oinarri duen hautu soziala. Eta zergatik egin dudan greba? Besteak beste, eta egun luze honen ondoren labur-labur adierazteko: Lan erreforma hau langileriaren aurkako eraso garbi eta bortitza delako. Gure aurkakoa, langileon aurkakoa, guztion aurkakoa. Bankuek, hau da, pertsona jakin batzuek, sortutako krisia jendartea ordaintzen ari delako, aberatsa aberatsago eginez eta errudunak heroi bilakatuz. Greba artefaktu soziala delako, langile kolektiboak protestarako duen tresna indartsuenetako bat. Ordua delako jendarteak
Segi irakurtzenHilabetea: martxoa 2012
Omenaldi txiki bat
Bloga ez dut kontu pertsonaletarako erabiltzen, aspaldian utzi nion hala egiteari. Hala ere, aitortu behar dut idatzitako mezu askok badituztela arrazoi pertsonalak. Oraingoan salbuespen bat egingo dut, baina. Gure aittona zenari hitz batzuk eskaini nahi nizkioke. Gure aittona gizon handia zen. Bihotz onekoa, gizon ausarta, eskuzabala. Hamaika adjektibo jarri ahal izango nituzke. Baina, barne-barnean, ingurukoei emandako maitasuna datorkit burura. Azken unera arte emandakoa. Ez dut ahaztuko, era berean, Madrildik Azpeitira 14 ordutan bizikletaz egindako bidai hura. Pena 1936ko uztaileko hurrengo eguneko egunkariak gerra kontuak izan zituela, bestela, gure aittonak lekutxo bat izango zuen prentsan! Ez ditut ahaztuko taxista garaiko kontuak,
Segi irakurtzen